2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2014ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, zenbait aldaketa onetsi zituen, hasiera batean, Udalaren 2013ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Cadreitan, 2014ko apirilaren 8an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1405331