1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. IRAGARKIA. Gora jotzeko errekurtsoa. Nafarroako Foruzaingoko kabo kategoriara igotzeko deialdia.
Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak lehiaketa-faseaz argitaratutako behin betiko emaitzak direla-eta. (2013ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 28koa).
Dabid Montorio Soria jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak lehiaketa-faseaz argitaratutako behin betiko emaitzen kontra. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2014ko apirilaren 4an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1405258