73. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Aldaketa, Herrilurren gaineko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Longidako Udalak, 2014ko otsailaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Longidako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 64. artikuluaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da eta haren testu osoa argitara emanen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eman zion idazketan, xedatuari jarraikiz. Beraz, 64. artikulua honela geldituko da idatzirik:

64. artikulua.

“Aprobetxamenduak urtebete baino gehiago irauten badu, ordenantza edo baldintza-agiri bakoitzean klausula bat sartuko da aprobetxamenduagatik finkaturiko kanon edo prezioa urtero berritzeko erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat”.

Longidan, 2014ko apirilaren 7an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1405301