73. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2013ko plantilla organikoa

Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko udalen Batasunak, 2012ko abenduaren 28an, erabaki zuen idazkariarendako osagarri bat onestea, 2013rako. Erabaki horren kontra administrazioarekiko 398/2013 auzi-errekurtsoa paratu zen, eta horren gainean 73/2014 epai irmoa eman du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Hura 2014ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean, eta aipatu errekurtsoa baietsi du eta aipatu erabakia baliogabe deklaratu, ordenamendu juridikoarekin bat heldu ez delakoz. Epaia bete beharrez, 2013ko plantilla organikoa argitara emanen da, epaiak ukitu duen atalean.

Jaurrietan, 2014ko martxoaren 31n.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

1. ERANSKINA

2013ko plantilla organikoa

Funtzionarioak

Lanpostua: Idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %3,72 + %16,00. Ezkarozeko eta Orontzeko Udalekin batera.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: bitarteko idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: jardunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %3,72 + %16,00. Ezkarozeko eta Orontzeko Udalekin batera.

Iragarkiaren kodea: L1405311