7. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 676/2013 prozedura arrunta

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 676/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Dei egin bekie alderdiei ager daitezen adiskidetze-ekitaldian, idazkari judizialaren aurrean, eta adiskidetze-ekitaldian eta judizioan, bidezko bada, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2014ko urtarrilaren 21ean eginen da adiskidetze-ekitaldia, 12:10ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2014ko urtarrilaren 21ean, 12:15ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Cocina Dos Artesanos de Navarra, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2013ko abenduaren 13an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1317594