7. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 196/2013 epaia

Iruñean, 2013ko urriaren 28an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 508/2013 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Milagros Díaz de Cerio Irigoyenek sustatu du Benjamin Jhon Palmerren eta Antonio Jesús Porta Casadoren aurka (auzi-ihesean deklaratuak), betebeharrak direla-eta. Auzi-jartzaileak Javier Araiz Rodríguez prokuradore jauna izan du ordezkari eta Javier Urrutia Sagardia legelari jauna laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten dut Milagros Díaz de Cerio Irigoyen andreak (Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak autoetan ordezkatuta) jarritako demanda, auzi-ihesean dauden Benjamin Jhon Palmer jaunaren eta Antonio Jesús Casado Porta jaunaren aurkakoa, eta, horrenbestez, demandatu horiek kondenatzen ditut solidarioki auzi-jartzaileari hiru mila euro ordaintzera (3.000 euro), gehi legezko interesak, eta kostuak berariaz demandatuei ezartzen dizkiet.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Benjamin Jhon Palmer jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2013ko azaroaren 25ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1316486