7. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 275/2013 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan tramitatzen ari dela 275/2013 erregutze-errekurtsoa, Ombuds Compañia de Seguridad S.A.k jarria Iruñeko Lan arloko 2. Epategiko 1348/2012 prozeduran, zeina Elena García Gregoriok eskatuta bideratu baita Jarc Seguridad SAren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Ombuds Compañia de Seguridad S.A.ren, MMabogados Partnership, S.L.P.ren eta Mariano Hernández Montesen aurka, kaleratzearen ondoriozko erreklamazioa dela-eta. Hartan, epaia eman zen 2012ko azaroaren 11n, eta honela dio xedapen zatian:

“Partez baiesten dut Ombuds Compañía de Seguridad enpresa ordezkatzen duen legelariak Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegiaren epaiaren aurka jarritako erregutze-errekurtsoa eta, horrenbestez, ebazpena baliogabetu egiten dugu kalte-ordainaren zenbatekoari dagokionez soilik. Zenbateko hori 18.569,68 euroan finkatzen da, eta epaiaren gainerako erabakiak bere horretan uzten dira. Elena García Gregoriok eskaturik Jarc Seguridad SAren, Ombusd Compañía de Seguridaden, Mmabogados Partnership S.L.P.ren, Maríano Hernendez Montesen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratutako autoetan eman da epaia. Errekurtsogileari ezartzen dizkiogu kostuak, demandatzailearen legelariaren ordainsariak barne, eta horiek 400 eurokoak direla finkatzen dugu.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartarazi doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa jar daitekeela haren kontra, Auzitegi Goreneko Lan arloko Salari zuzendua. Errekurtsoa sala honen bitartez iragarri behar da, idatziz, epaia jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean (epe horretan, autoak eskura egonen dira bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko). Alderdi kondenatuak, errekurtsoa jarri nahi badu eta doako justiziaren onurarik aitortu ez bazaio, 600 euroko gordailua egin behar du Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Sala honek Banco Español de Crédito (Banesto) erakundean duen prozedura-kontuan, Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 31 66 0000 66 0275/13 kontuan (Interneten bidez egiten badu, 0030 1846 42 0005001274 kontu korrontean egin behar du, eta oharretarako edo transferentziaren kontzepturako tartean aipatu prozeduraren kontu zenbakia idatziko du), eta hori frogatzeko gordekina aurkeztu beharko du sala honen Idazkaritzan, errekurtsoa aurkeztearekin batera. Orobat, azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 4. eta 7. artikuluetan aurreikusitako tasak ordaindu beharko ditu.”

Eta Jarc Seguridad, S.A.ri ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako Idazkaritzan.

Iruñean, 2013ko azaroaren 21ean.–Idazkari judiziala, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J1316877