7. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

428/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, urtarrilaren 23ko 8/2009 Foru Agindua eta ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua aldatzen dituena. Horien bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena egiteko 340 eredua eta Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren 349 eredua onetsi ziren, hurrenez hurren.

Foru agindu honen xedea da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 8/2009 Foru Agindua aldatzea. Agindu horren bidez, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren 20.10 artikuluan araututako aitorpen informatiboa egiteko 340 eredua onetsi zen. Aldaketa egin da abenduaren 30eko 77/2013 Foru Dekretuak erregelamenduaren 54.3 artikuluaren testua (emandako fakturen erregistro liburua) aldatu zuelako eta, horren ondorioz, beharrezkoa da eragiketaren gako berri bat sartzea, erregistratutako eragiketak kutxa-irizpidearen araubide bereziaren arabera egin diren jakiteko, bai eta 2. motako erregistroen diseinuetan eremu berriak sartzea ere (emandako eta jasotako fakturen erregistro liburuei dagozkienak), beharrezkoak baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren 50 decies artikuluko aipamenak sartzeko. Aipatu 77/2013 Foru Dekretuak sartu zuen artikulu berri hori, eta horren ondorioz beharrezkoa da fakturen kobrantza eta ordainketa datak identifikatzea, kobratu edo ordaindutako zenbatekoak zehaztea eta erabilitako ordainbideak edo kobrantza-bideak identifikatzea. Bestetik, Europar Batasuneko estatu kideen zerrenda eguneratu da, Kroazia zerrendan sartzeko eta Irlandako BEZa identifikatzeko zenbakiaren osaera aldatzeko.

Halaber, Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren 349 eredua onesten duen 93/2010 Foru Agindua (Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandakoa) aldatu behar da, Europar Batasuneko estatu kideen zerrenda 340 ereduan bezala eguneratzeko helburua bakanarekin.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari informazio aitorpenaren eredua ezartzeko, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 53.1 artikuluak aipatzen dituen erregistro liburuen edukia zehaztuta, bai eta aitorpena aurkeztera nor behartzen den, edukia, epea eta aurkezteko modua ere.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren 70.2 artikuluak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren eredua onesteko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 8/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Agindu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa egiteko 340 eredua onetsi zen.

Urtarrilaren 23ko 8/2009 Foru Aginduaren II. eranskinaren manu hauek ondoko testu hau izanen dute:

Bat. 1. motako erregistroaren (entitate aitortzailearen erregistroa) “ALDIA” izeneko eremua (136-137 idazguneak) betetzeko jarraibideen testua aldatu, eta honela gelditu da:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

136-137

Zenbakizkoa

ALDIA.

Zenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

Aitorpena zein alditakoa den adieraziko da.

Gako hauen zerrendaren arabera bidezkoa dena adieraziko da:

“01”- URTARRILA

“02”- OTSAILA

“03”- MARTXOA

“04”- APIRILA

“05”- MAIATZA

“06”- EKAINA

“07”- UZTAILA

“08”- ABUZTUA

“09”- IRAILA

“10”- URRIA

“11”- AZAROA

“12”- ABENDUA

Bi. Kroaziak Batasunean duen IFZren osaera gehitu da eta Irlandarena aldatu da 2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) “IDENTIFIKAZIO FISKALEKO ZENBAKIA BIZILEKU DEN HERRIALDEAN” izeneko eremua (79-98 idazguneak) betetzeko jarraibideetan:

HERRIALDEA

HERRIALDEAREN KODEA

ZENBAKIA

Kroazia

HR

Zenbakizko 11 karaktere

Irlanda

IE

Alfazenbakizko 8 edo 9 karaktere

Hiru. 2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuaren (100 idazgunea) izaera aldatu da, orain alfazenbakizkoa baita, eta gako berri bat gehitu, honako testu hau duena:

“Z: Kutxa-irizpidearen araubide berezia”.

Lau. 2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) honako zenbakizko gako hauek (borondatezkoak) gehitu dira:

“1: Kutxa-irizpidearen BEZa. Fakturen laburpen-idazpena.

2: Kutxa-irizpidearen BEZa. Zenbait idazpen dituen faktura (zenbait zerga-tasa).

3: Kutxa-irizpidearen BEZa. Zuzenketa faktura.

4: Kutxa-irizpidearen BEZa. Bidaia agentziek zuzenean bidaiariaren onurarako egiten dituzten eskurapenak (bidaia agentzien araubide berezia).

5: Kutxa-irizpidearen BEZa. Faktura erraztua.

6: Kutxa-irizpidearen BEZa. Erregistroko akatsen zuzenketa.

7: Kutxa-irizpidearen BEZa. Besteren izenean eta kontura aritzen diren bidaia agentzien zerbitzuen fakturazioa. (Fakturazioaren erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria).

8: Kutxa-irizpidearen BEZa. Negozio-lokal baten errentamendurako eragiketa.”

Bost. Emandako fakturen erregistro liburuaren 2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu fisiko eta logikoetan eremu berri batzuk gehitu dira, honako idazgune eta eduki hauekin:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

445-452

Zenbakizkoa

KOBRANTZA DATA.

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, sorrarazpenaren data adieraziko da kutxa-irizpidearen araubide bereziaren sorrarazpen-irizpidearen arabera.

Eremu hau hirutan banatuta dago:

445-448

URTEA

449-450

HILABETEA

451-452

EGUNA

453-465

Zenbakizkoa

KOBRATUTAKO ZENBATEKOA

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, emandako fakturetan sorrarazitako zenbatekoa adieraziko da hamartarren komarik gabe.

Zenbatekoak eurotan adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

453-463

Kobratutako zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

464-465

Kobratutako zenbatekoaren zati hamartarra; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

466

Alfabetikoa

ERABILITAKO KOBRANTZA-BIDEA

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, eremu honetan ondoko gakoetako bat adieraziko da erabilitako kobrantza-bidea identifikatzeko:

“C”- Banku-kontua.

“T”- Txekea.

“O”-Beste kobrantza-bide bat.

Eremu hau ez da beteko ezer ez bada kobratu.

467-500

Alfazenbakizkoa

ERABILITAKO BANKU-KONTUA EDO KOBRANTZA-BIDEA.

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, eremu honetan eragiketan erabilitako kobrantza-bidea (partziala edo osoa) adieraziko da, hau da, banku-kontuaren zenbakia “ERABILITAKO KOBRANTZA-BIDEA” izeneko eremuan (466 idazgunea) “C” gakoa adierazi bada edo kobrantzan erabilitako txekearen zenbakia aipatu eremuan “T” gakoa adierazi bada. Halaber, erabili eta kobrantza frogatzen duen beste kobrantza-bide baten deskripzio edo identifikazioa beteko da aurreko eremuan “O” gakoa adierazi bada.

Eremu hau ez da beteko ezer ez bada kobratu.

Sei. Jasotako fakturen erregistro liburuaren 2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu fisiko eta logikoetan eremu berri batzuk gehitu dira, honako idazgune eta eduki hauekin:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

350-357

Zenbakizkoa

ORDAINKETA DATA.

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, sorrarazpenaren data adieraziko da kutxa-irizpidearen araubide bereziaren sorrarazpen-irizpidearen arabera.

Eremu hau hirutan banatuta dago:

350-353

URTEA

354-355

HILABETEA

356-357

EGUNA

358-370

Zenbakizkoa

ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA.

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, jasotako fakturetan sorrarazitako zenbatekoa adieraziko da hamartarren komarik gabe.

Zenbatekoak eurotan adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

358-368

Ordaindutako zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

369-370

Ordaindutako zenbatekoaren zati hamartarra; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

371

Alfabetikoa

ERABILITAKO ORDAINBIDEA

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, eremu honetan ondoko gakoetako bat adieraziko da erabilitako ordainbidea identifikatzeko:

“C”- Banku-kontua.

“T”- Txekea.

“O”-Beste kobrantza-bide bat.

Eremu hau ez da beteko ezer ez bada ordaindu.

372-405

Alfazenbakizkoa

ERABILITAKO BANKU-KONTUA EDO ORDAINBIDEA.

2. motako erregistroaren (xehetasun erregistroa) diseinu logikoen “ERAGIKETAREN GAKOA” izeneko eremuan (100 idazgunea) “Z” gakoa edo zenbakizko gako bat adierazten bada, eremu honetan eragiketan erabilitako ordainbidea (partziala edo osoa) adieraziko da, hau da, banku-kontuaren zenbakia “ERABILITAKO KOBRANTZA-BIDEA” izeneko eremuan (371 idazgunea) “C” gakoa adierazi bada edo kobrantzan erabilitako txekearen zenbakia aipatu eremuan “T” gakoa adierazi bada. Halaber, erabili eta ordainketa frogatzen duen beste bide baten deskripzio edo identifikazioa beteko da aurreko eremuan “O” gakoa adierazi bada.

Eremu hau ez da beteko ezer ez bada ordaindu.

406-500

ZURIUNEAK UTZITA

2. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandako 93/2010 Foru Aginduaren aldaketa. Agindu horren bidez, Europar Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtuaren 349 eredua onetsi zen.

Ekainaren 18ko 93/2010 Foru Aginduaren II. eranskinaren manu hauek ondoko testu hau izanen dute:

Bat. Kroaziak Batasunean duen IFZren osaera gehitu da eta Irlandarena aldatu da 2. motako erregistroaren (Batasunaren barneko operatzaileen erregistroa) “EUROPAR BATASUNAREN BARNEKO OPERADOREAREN IFZ” izeneko eremua (76-92 idazguneak) betetzeko jarraibideetan:

HERRIALDEA

HERRIALDEAREN KODEA

ZENBAKIA

Kroazia

HR

Zenbakizko 11 karaktere

Irlanda

IE

Alfazenbakizko 8 edo 9 karaktere

Bi. Kroaziak Batasunean duen IFZren osaera gehitu da eta Irlandarena aldatu da 2. motako erregistroaren (zuzenketen erregistroa) “EUROPAR BATASUNAREN BARNEKO OPERADOREAREN IFZ” izeneko eremua (76-92 idazguneak) betetzeko jarraibideetan:

HERRIALDEA

HERRIALDEAREN KODEA

ZENBAKIA

Kroazia

HR

Zenbakizko 11 karaktere

Irlanda

IE

Alfazenbakizko 8 edo 9 karaktere

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren eragiketei aplikatuko zaie.

Iruñean, 2013ko abenduaren 30ean.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1400015