7. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen ediktua. 924/2013

Luis Tomás Ortega Pinto jauna, Zaragozako Lan arloko 6. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, MAZek eskaturik, Gizarte Segurantzaren gaineko erreklamazioa dela-eta, Canalizaciones Ebro, S.L.ren, Mohamed Sahraouiren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren aurka bideratu den 924/2013 gizarte segurantzako prozeduraren barnean, erabaki da Mohamed Sahraouiri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2014ko irailaren 15eko 09:45ean ager dadin Lan arloko 6. epaitegiko 34. judizio-aretoan (Ranillas etorbidea 89-97, Vidal de Canellas eraikina, beheko solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, horrek aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Mohamed Sahraouiri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Zaragozan, 2013ko azaroaren 13an.–Idazkari judiziala, Luis Tomás Ortega Pinto.

Iragarkiaren kodea: J1316517