7. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 205/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 205/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Yes Intuitive Brain S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2013ko abenduaren 5ean.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1317359