4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN-ARLOKO 5 ZK.KO EPAITEGIA
Ediktua. Lan-arlokoa. arrunta 638/2013
Nik, Maria Echeverria Alcorta jaunak/andreak, Bilboko Lan-arloko 5 zk.ko Epaitegiko idazkari judiziala naizen honek, ondorengoa ematen dut aditzera:
Lan-arloko Epaitegi honetan Lan-arlokoa. arrunta 638/2013 zk.arekin, Jesus Carballo Gonzalezek eskatuta, Construcciones Adolfo Sobrino S. A., FOGASA eta Walferpinturas Sociedad Limitadaren aurka, diru-kopuruari buruz bideratzen ari diren autoetan, honako hau eman da:
Zitazio-zedula:
Zitazioa agindu duena: Bilboko Lan-arloko 5 zk.ko Epaitegiko idazkari judiziala.
Auzia: Goian zehaztutakoa.
Zitazioa erabakitzeko ebazpenaren data: 2014/03/24.
Zitatua: Walferpinturas Sociedad Limitada, alderdi demandatu gisa.
Zitazioaren xedea: Alderdi demandatua zaren aldetik adiskidetze-ekitaldira joatea eta, baldin badago, judiziora.
Eta, halaber, Jesus Carballo Gonzalezek eskatutako galdeketari erantzutea. Galderak auziko gertakari eta inguruabarren gainekoak eta auzitegiak egoki iritzitakoak izango dira.
Agertzeko tokia, eguna eta ordua: Adiskidetze-ekitaldirako, Justizia Jauregiko 6. solairuan, epaitegi honetako idazkaritzan, agertu beharko duzu, 2014/4/10ean, 10:25ean.
Adiskidetze-ekitaldian abenikorik lortzen ez bada, 11. judizio-aretora joan beharko duzu 10:35ean, Judizioa egiteko.
Legezko ohartarazpenak:
1.– Agertzen ez bazara eta ez agertzeko arrazoi zuzenik ematen ez baduzu, adiskidetze- eta judizio-ekitaldiek aurrera egingo dute zu auzi-iheslari deklaratu beharrik gabe (Lan-arloko Jurisdikzioaren Legea –LJLko– 83.3 artikulua).
Gainera, judizioan egiteko den galdeketari dagokionez, egiazkotzat eman ahal izango dira galderetan zehazten diren egitateak, egitate horietan zuzenean parte hartu baduzu, egiazkotzat jotze hori zuretzat bete-betean edo zati batean kaltegarria izan arren (LJLko 91.2 artikulua).
Galdeketan egiten diren galderak egitate pertsonalei buruzkoak ez badira, onartu ahal izango da galdera horiei guztiei edo batzuei hirugarren batek erantzutea, hirugarren horrek egitateak pertsonalki ezagutzen baditu eta galdeketak egiten den unean Epaitegiaren esku badago, eta betiere horrela eskatzen baduzu eta deklarazioaren erantzukizuna onartzen baduzu (LJLko 91.4 artikulua).
2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiekin agertu beharko duzu judizioan (LJLko 82.3 artikulua), eta, dokumentu bidezko froga bada, behar den bezela aurkeztu, ordenatu eta zenbakituta egon beharko du (LJLko 94. artikulua).
Hala ere, baliatu nahi duzun dokumentu-froga edo aditu-froga lehenago beste alderdiari helarazi behar diozu edo aldez aurretik aurkeztu, ahal dela euskarri informatikoan, judizio-ekitaldia baino bost egun lehenago, frogaren bolumena eta konplexutasuna kontuan izanda, froga gauzatu aurretik aztertzeko aukera ematea komeni baita (LJLko 82.4 artikulua).
3.–Judiziora joan beharrik izan ez dadin, adiskidetzea formalizatu ahal izango dute alderdiek bulego judizial honetan agertuta, zehaztutako egunaren zain egon gabe; halaber, LJLn xedatutakoaren arabera eratutako bitartekaritza-prozeduretara eraman ahal izango dute auzia, baina horregatik ez da atzeratuko ekitaldia, non eta bi alderdiek elkarrekin adostuta eskatzen ez duten, bitartekaritzaren mende jarri izana justifikatuz (LJLko 82.3 artikulua).
4.–Alderdi demandatzaileak proposatu eta Epaitegiak onartutako dokumentuak aurkeztu beharko dituzu, zure esku badaude. Hala ere, dokumentuak aurkeztu ez eta bidezko arrazoirik ematen ez baduzu, frogatutzat jo ahal izango dira erabakitako frogaren inguruan aurkako alderdiak egindako alegazioak (LJLko 94.2 artikulua).
–Aditzera ematen zaizu alderdi demandatzailea letraduak lagunduta agertuko dela judizioan. Zuk ere profesional horietakoren batekin agertzeko asmoa baduzu, Epaitegi honi aditzera eman beharko diozu idatziz zitazioa egin eta hurrengo bi egunen barruan. Hala egin ezean, ulertuko da uko egiten diozula judizioan profesional horiek baliatzeko eskubideari (LJL ko 21.2 artikulua).
–Epaitegi honetan aurkezten duzun lehenengo idazkian edo egiten duzun lehenengo agerraldian, komunikazio-egintzetarako egoitza bat eta behar diren datu guztiak zehaztu beharko dituzu (LJLko 53.2 artikulua).
Komunikazio-egintzetarako ematen dituzun egoitza eta datuak ondore betekoak izango dira, eta bertara egiten saiatu eta huts egindako jakinarazpenak baliozkoak izango dira harik eta ordezko beste datu batzuk ematen ez dituzten arte, eta zure eginbeharra izango da datu horiek eguneratuta mantentzea.
Era berean, bulego judizial honi ezagutarazi beharko diozu prozesuan zehar telefono-zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen baduzu, betiere tresna horiek bulego judizialarekin komunikatzeko erabiltzen badituzu (LJLko 53.2 artikuluko 2. lerrokada).
–Pertsona fisikoen edo juridikoen ordezkaritza baldin badago, notario-ahalordea aurkeztuz egiaztatu beharko da edo idazkari judizialaren aurrean eman beharko da.
6.–Agertzen zarenean NAN, pasaportea edo bizileku-txartela aurkeztu beharko duzu.
Bilbaon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita lauan.–Idazkari Judiziala.
Walferpinturas Sociedad Limitada non den jakitea lortu ez dugunez, berari Zitazioa egiteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Ediktuaren helburukoari ohartarazten diot, hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo zaizkiola, betiere auto, epai edo prozesua amaitzeko edo intzidentea ebazteko dekretu bidez eman beharreko ebazpenak badira edo epatzea ez bada.
Bilbaon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zazpian.–Idazkari Judiziala, Maria Echeverria Alcorta.
Iragarkiaren kodea: J1404520