65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 189/2013 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Nicolás Jean Baptiste Reynier-ek eskaturik Inmotec Consultoría Técnica S.L.ren aurka bideratu den 189/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkante bidez:

Ondasuna edo ondasun lotea: Derbi motorra 125. Matrikula:
2815 GVS

Gordeta dagoen tokia: Foruzaingoaren ibilgailuen biltegia.

Balorazioa: 2.500 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko maiatzaren 8a, 10:00ean, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegian, Justizia Jauregiko lehen solairuan (San Roque kalea, z.g.).

Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 3158 0000 64 0189 13 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

3. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, horretarako dirurik jarri behar izan gabe.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1404416