65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Katastroko 2. poligonoko 15. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko katastroko 2. poligonoko 15. lurzatiaren xehetasun azterlana, Victorino Salvatierra Goñik sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2014ko martxoaren 28an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

XEHETASUN AZTERLANA, 2. POLIGONOKO 15. LURZATIAN

Xehetasun azterlan honen xedea da lerrokadurak aldatzea igogailua paratzeko San Isidro karrikako 1eko lurzatian (2. poligonoa, 15. lurzatia); gisa horretara, oztopo arkitektonikoak kenduko dira lurzatian dagoen eraikinean.

Iragarkiaren kodea: L1404614