65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

2014ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingoko Udalak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, 2014ko martxoaren 24an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1404485