2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa, Estolderia eta hondakin uren arazketa arautzen
dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Alesbesko Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Estolderia eta hondakin uren arazketa arautzen dituen udal ordenantza. Hura 2014ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zerbitzuaren erabiltzailearen betebeharrak:
15. artikulua. Saneamenduaren hargunean buxadurak gertatzen diren etxebizitzetan, eraikinaren kanpo aldera erregistroko kutxetarik ez baldin bada, partikularraren kontura izanen da hargunea desbuxatzea saneamenduaren sare orokorreraino. Udalak jabeari gomendatuko dio kanpo aldera jotzen duen erregistroko kutxeta egin dezan, fatxadatik hurbileko espaloian.
Kanpoko kutxeta da, hargunean, partikularraren atala eta Udalarena bereizten dituen muga; haren barnean buxadurarik bada, kutxetaren kokalekutik barne aldera, partikularraren ardura izanen da, eta kutxetatik sare orokorrera bada, Udalaren kontura, betiere sarera behar direnak baizik botatzen ez badira. Arropak, bota behar ez diren gauzak, konpresak etab. agertzen badira, orduan ere partikularrarena izanen da desbuxatzeko lana erregistroko kutxetatik sare orokorreraino.
Etxebizitzak eta eraikinak eraberritzeko jarduketetan, saneamenduko harguneak berritu beharko dira haien sare orokorreraino; husteko erregistroko kutxeta bat egin beharko da, higiezinaren kanpo aldera, eta hartan sarbidea duela. Etxebizitza berri guztiek berekin ekarriko dute kanpoan erregistroko kutxeta bat egin beharra. Etxebizitza berririk eraikitzen bada saneamenduko hargunea aldatu gabe, izanik horiek fibrozementuzkoak edo uralitazkoak eta 160 mm baino diametro tikiagokoak, eta sare orokorrerainoko ibilbidean norabide aldaketak dituztenak, partikularraren kontura izanen da haren desbutxadura, non ez den hargunea PVCz eta 160 mm-ko diametroarekin birjartzen eta erregistroko kutxeta bat egiten.
Alesbesen, 2014ko martxoaren 26an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1404482