65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa puntuala HAPOko UU-4 eta UU-5 unitateen gaineko araudi xehakatuan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2014ko martxoaren 13an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Tafallako HAPOko UU-4 eta UU-5 unitateen gaineko araudi xehakatuan, Ángel Aguirre Sagardoyk, Celia Santolaya Vergarak, Jesús Aguirre Sagardoyk eta M.ª Rosario Lecumberri Sevinék sustaturik, araudian aurreikusitako erabilerak zabaldu beharrez; hartara, merkataritza hitza sartuko da erabilera nagusien zerrendan, baita erabilera toleratuetan ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2014ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1404595