2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Aldaketa, Herrilurretako baratzeen aprobetxamendua
arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Erriberriko Udalak, 2014ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Erriberriko herrilurretako baratzeen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Erriberrin, 2014ko martxoaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.
Iragarkiaren kodea: L1404617