2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Alkatetzaren ebazpena, 2014ko lan egutegia onesten duena
Kontuan hartuz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea, eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren lanordu-kopurua arautzen duena, eta uztailaren 23ko 341/2013 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia, Alkatetzak,
Ebatzi du:
1. Onestea Monteagudoko Udaleko langileen 2014. urteko aste barneko jaiegunen lan egutegia.
Udal bulegoak larunbat eta igandeetan itxita egonen dira, baita jaiegun hauetan ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 17a eta 18a: Ostegun Santua eta Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Abuztuaren 16a: San Roke jaia (zaindariaren eguna).
–Irailaren 8a: Bideko Ama Birjinaren jaia.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
2. 2014. urtean epeak kontatzeko, baliogabetzat hartzen dira igande guztiak eta aurreko atalean jaieguntzat jotakoak, abuztuaren 16a salbuetsita. Beraz, udal bulegoak itxita egonen dira. Gainerako egunak balioduntzat hartuko dira, nahiz eta udal bulegoak itxiak egon.
3. Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Monteagudoko udal bulegoetan: 12:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera, horiek lanegun direnean.
4. Urteko lanorduen kopurua 1.592 da lanaldi osoa dutenentzat Udalaren zerbitzuan, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatutakoaren arabera.
Alkatetzak finkatuko du enplegatuen lanaldia nola banatu, zerbitzuaren beharrak ikusita; betiere, urteko lanorduen kopurua bete beharko da. Zerbitzu anitzetako langileek lanaldi jarraia izanen dute, 7:00etatik 15:00etara udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila); eta lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era urteko gainerako hilabeteetan. Bulegoetako langileek goizez beteko dute lanaldia, astelehenetik ortziralera, lanegunak badira.
Hori, deustan ukatu gabe bizitza pertsonala eta familiakoa bateragarri egiteko neurriak edo beste batzuk aplikatzeko ematen diren banakako baimenak, aurreko irizpidea aldatzen dutenak.
Bertze udal batzuekin batasunean zerbitzuak egiten dituzten langileek dagozkien udalen artean banatuko dute lanaldia, batasunak enplegatu bakoitzarendako ezarritako proportzioan eta finkatutako egutegiarekin.
5. Zerbitzuaren beharrak direla eta, Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den gisan.
6. Organo administratibo eskudunek, Alkatetzak edo Batasuneko Burutzak, halakorik bada, emanen dituzte oporrak: oporraldi luze bat edo bi, eta zazpi egun, gehienez, urtean hartzeko, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Langileek ahal duten bezain laster adieraziko dute zein egun hautatzen dituzten oporretarako, zerbitzuak behar bezala koordinatu eta antolatu ahal izateko.
Norberaren kontuengatik baimen ordainduko gehienez ere 3 egun urtean hartzeko, langile onuradunek gutienez ere 3 egun lehenago eskatu beharko dituzte eta zerbitzuaren beharren arabera emanen dira; halako baimenak ezin zaizkie oporrei lotu.
7. Funtzionarioei Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua aplikatuko zaie (2009ko otsailaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta hura ordezten edo garatzen duen araudia. Lan-kontratudunen lan araubideak kontratuaren arabera aplikatzen den hitzarmenaren zehaztapenei jarraituko dio.
8. Puntualtasun falta, lanaldiaren hasieran nahiz bukaeran izan, baita lanaldiaren parte bat nork bere aferetarako baliatzea, behar bezala baimendurik betiere, hautara berdintzen ahalko du langileak, zerbitzuak eginez lanaldian baliaturiko bezainbateko denboran; edo, lansaritik denboraren heineko zenbatekoak kenduz enplegatuari.
Modu berean jokatzen ahalko da lanaldiko egiazko denbora murrizketa horiek baimenik gabekoak direnean, Diziplinaren Araubideari buruzko Erregelamenduko arlo horretako zehaztapenak aplikatuta betiere.
9. Ebazpen hau Herriko Etxeko iragarki ofizialen oholean paratzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta enplegatuei jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan. Betiere, ebazpen honen kontra errekurtso hauek para daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
Monteagudon, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1403699