2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
2. poligonoko 441. lurzatiaren balio
justuaren espedientearen hasiera
Ikusirik Pedro Morillas Lópezen eskaera, bertan eskatzen baitu abia dadila balio justuaren espedientea Lurzoruari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 69. artikuluaren ondorioetarako, Eloko Udalak, 2014ko otsailaren 12an egin bilkuran, erabaki hau hartu du aho batez:
1. Balio justuaren espedientea abiatzea Eloko 2. poligonoko 441-1-1 lurzatiari dagokionez. Hura Altzorrizko Bideko zeharbidean dago eta Pedro López Morillasena da. Xedea da erabilera publikoko bidea urbanizatzeko obrak hastea bertan.
2. Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehatz hau hasiera batean onestea:
Hirilurra: Eloko 2. poligonoko 441-1-1 lurzatia, erabilera publikoko bidetako dena, Altzorrizko Bideko zeharbidean; haren azalera 357,10 m² da, espedientean dagoen lurzatiko zedularen arabera.
Agoizko 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 2126. liburukia, 29. liburua, 100. orria, 2.236. finka.
3. Lurzati horren onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea.
4. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, interesdunak udal honi zuzendurik aurkez dezan prezio-orria; horretarako, eskura izanen dituzte lurzatien planoak, Eloko udal bulegoetan.
5. Agoizko Jabetza Erregistroari eskatzea balio justuaren xedeko finkari dagozkion jabariaren eta kargen ziurtagiria luzatu dezan, Hipoteken gaineko Erregelamenduaren 32.1 artikuluak aipatzen duen bezala, behar den inskripzioaren bazterreko oharra eta guzti.
6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Elon, 2014ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1404420