65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Aisialdiko baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2014ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren aisialdiko baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzaren 10. artikuluan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.3 artikuluan xedatuari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatuta), aldaketa hau jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean eta interesdunei entzutea emanen zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2014ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1404650