2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
1/2014 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Irañetako Udalak, 2014ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuan aldaketa egiteko 01/2014 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Uharte Arakilen, 2014ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Pedro Beraza Gastesi.
Iragarkiaren kodea: L1404471