65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2014ko ekitaldiko udal zergen zerga-tasak. Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldiko udal zergen zerga-tasak.

Zerga-tasa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta inork ez du erreklamaziorik egin.

Beraz, behin betiko onetsitzat jotzen dira udal zergen zerga-tasak.

Igantzin, 2014ko martxoaren 28an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

ERANSKINA

2014ko ekitaldiko udal zergen zerga-tasak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,10 indizea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak.

Iragarkiaren kodea: L1404646