65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2014. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko martxoaren 3an.

Halaber, 29/2003 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan eta Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ezarri da euskaraz jakitea lanpostu guztietan izanen dela baldintza berariazkoa, horiek bete behar direnean horrela egiazta dadin.

2014KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan, baita ere Etxalarko udalbatzaren 2012ko abenduaren 27ko akordioa honi buruz.

Administrari ofizial bat, C maila duena. Lanpostuko osagarria: %26,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Zerbitzu anitzetako langile bat, C maila duena. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, B1 idatziz).

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

Kultur etxeko langile bat, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Garbitzaile bat. E maila. Lanpostuko osagarria: %23,77. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, A2 idatziz).

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

María Isabel Sanzberro Iturria. C maila. Laugarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

José Angel Goyeneche Zubieta. C maila. Laugarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Izaskun Gortari Sein. Idazkaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

Javier Iriarte Sansiñena. Kultur etxeko langilea, lanaldi erdikoa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

M.ª Coro Goyeneche Zubieta. Garbitzailea. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak

María Angeles Agirre Txoperena. Ezaugarriak ekitaldi honetan: aldi baterako.

Etxalar, 2014ko martxoaren 26an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1404579