65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Gorraizko lehengo Plan Partzialaren esparruaren birzatiketan, U.12B.26, U.12.B.27, U.13.C26 a U.13.C.32, S.6.2
eta Z.V.3 unitateei dagokienez

Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko martxoaren 24an, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Gorraizko lehengo Plan Partzialaren esparruko U.12B.26, U.12.B.27, U.13.C26 a U.13.C.32, S.6.2 eta Z.V.3 unitateei dagokien birzatiketan aldaketa tramitatzeko espedientea.

Planteatzen den aldaketa Hirigintzako Udal Planari Gorraizko lehengo Plan Partzialaren esparru horretan dagokionarekin bat heldu da, eta hura hasiera batean onetsi zen 2014ko otsailaren 6an; beraz, 35/2002 Foru Legearen 141. artikuluan xedatuarekin bat, birzatiketa onesteko baldintza izan behar litzateke hirigintzako araudi horren aldaketa egiazki onestea.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez du espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu.

Beraz, aho batez erabaki da:

1. Aldaketa behin betiko onestea Gorraizko Plan Partzialaren lehengo esparruko U.12.B.17, U.13.C.26 A U.13.C.32, S.6.2, ZV.3, SV.1.unitateei dagokien birzatiketan.

2. Behin betiko onespen horretarako baldintza izanen da Hirigintzako Udal Planean aldaketa egitea Gorraizko Plan Partzialaren lehengo esparruko U.12, U.13, S.3, ZV.3 eta SV1 unitateetan; haren tramitazioa espediente honenarekin batera eginen da.

3. Erabaki hau eta behin betiko onetsitako dokumentua Jabetza Erregistrora igortzea, dokumentua bertan inskribatu beharrez.

4. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2014ko martxoaren 24an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1404421