65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2014. urtean kultura ekitaldiak egiten dituzten entitateei diru-laguntzak emateko

Eguesibarko Udaleko kultura arloko zinegotzi delegatuak otsailaren 17an eman ebazpenaren bidez, deialdia onetsi da entitateei diru-laguntzak emateko, 2014an kultur jarduerak egin ditzaten; orobat onetsi dira diru-laguntzen oinarriak, jarraian emanen direnak.

Sarrigurenen, 2014ko martxoaren 18an.–Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Jaietarako zinegotzi delegatua, Joseba Orduña Navarro.

2014. URTEAN KULTURA EKITALDIAK EGITEN DITUZTEN ENTITATEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK

Deialdiaren xedea

Lehenbizikoa.–Eguesibarren 2014. urtean egiten diren kultur ekintza eta jarduerei diruz laguntzeko araubidea ezartzea da deialdi honen helburua.

Diru-laguntzen xede diren jarduerak

Bigarrena.–Udal mugapean eta eskatzen den urtearen barrenean egiten diren jarduerek jasotzen ahal dituzte diru-laguntzak. Udalerritik kanpo egiten direnei ere ematen ahalko zaie diru-laguntza, helburuagatik edo inguruabarrengatik udalerrian ezin badira egin.

Hirugarrena.–Musikarekin, arteekin, zientziekin eta letrekin zerikusia duten programatzen diren kultura jarduerei laguntzen ahal zaie diruz, gehienbat animazio soziokulturalekoak, batez ere bertako artisten sormena eta herritarren parte-hartzea bultzatzen badute.

Laugarrena.–Ezin izanen zaie diruz lagundu honako hauei:

a) Udalerritik kanpora egiten diren jarduerak, salbu eta bigarren atalean aipatzen direnak.

b) Lokalak egokitzeko edo eraikinak berritzeko lanak.

c) Elkarte eskatzailearen funtzionamenduaren ondoriozko gastuak (alokairua, telefonoa, argia, langileen nominak...).

d) Ondasun higigarri edo higiezinen erosketa.

e) Eguesibarko herritar guztiak sartzerik ez duten jarduerak (betiere, jakina, jarduera orok dituen mugak kontuan hartuta).

Eskatzaileak

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean betebehar hauek betetzen dituzten entitateek jasotzen ahal dituzte diru-laguntzak.

1. Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak izatea, helbidea udalerrian dutenak.

2. Pertsona fisikoak izatea, nork bere izenean edo inskribatu gabeko talde edo elkarte baten ordezkari gisa noizean behinkako ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, helbidea Udalerrian izanik.

3. Jarduerak Eguesibarko udalerrian egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak izatea.

4. Eguesibarko Udalarekin ez izatea sinaturik diru-laguntzaren xede den proiektua barne hartzen duen lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik, eta jarduera bererako ez izatea Eguesibarko Udalaren beste arloren baten diru-laguntzarik.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eskaerak Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Sarrigurengo Garajonay kaleko 1ean), 08:30etik 14:30era bitartean, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozeinetan.

Eskaerak eta dokumentazioa

Zazpigarrena.–Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Eskabidea (bat jarduera bakoitzeko), entitatearen lehendakariak sinatua (edo ordezkaritza hori behar bezala delegatua duenak). Eskabidean, diru-laguntza zer programa edo jardueratarako eskatzen den adierazi behar da. Eskabidea honekin batera doan ereduaren araberakoa izanen da (1. eranskina).

b) Egin behar den edo diru-laguntzaren xede den jarduera edo programaren aurrekontu xehekatua, honekin batera doan ereduari jarraikiz egina (2. eranskina).

c) Diru-laguntza transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (3. eranskina).

d) Eguesibarko Udalaren elkarteen erregistroan izen emanda ez dauden elkarte edo patronatuek estatutuen ale bat aurkeztu behar dute.

Eskabideak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, entitate interesatuari gehienez ere 10 egun balioduneko epe luzaezina emanen zaio akatsak zuzentzeko, eta jakinaraziko dio ezen, zuzentzen ez baditu, bere eskaera ezetsiko dela. Horri buruzko ebazpena, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako moduan hartuko da.

Entitate edo elkarteak, eskatzen zaion dokumentazioaz gainera, egokiak iruditzen zaion nahi adina dokumentu aurkezten ahal du bere proiektuaren berri emateko.

Finantzabidea

Zortzigarrena.–Deialdi honetarako ezarritako gehieneko zuzkidura 10.000 eurokoa da. Diru-kopuru hori 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren 4510048200 kontu-sailetik ordainduko da.

Aipatu aurrekontua ezin da handitu, eta kontu-sailaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeren artean banatuko da, proportzioan, baldin eta eskatutako diru-kopurua gehiago bada horretarako aurreikusitako dirua baino.

Irabazi asmorik gabeko entitate bakoitzari, gehienez, Eguesibarko Udalak 3.500 euro ematen ahal dizkio diru-laguntza gisara.

Ebaluazirako irizpideak

Bederatzigarrena.–Hauexek dira diru-laguntzak emateko irizpide berariazkoak:

a) Interesa, kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza (gehienez 15 puntu).

b) Proposatzen den jarduerak nolako eragina izan dezakeen herriaren kultur dinamizazioan (gehienez 15 puntu).

c) Antzeko jardueretan izan den defizita (gehienez 10 puntu).

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

GEHIENEZKO %
(ESKATUTAKO ZENBATEKOARENA)

GEHIENEZKO ZENBATEKOA

37-40 puntu

%90

3.500 euro

33-36 puntu

%80

3.150 euro

29-32 puntu

%70

2.800 euro

25-28 puntu

%60

2.450 euro

21-24 puntu

%50

2.100 euro

17-20 puntu

%40

1.750 euro

13-16 puntu

%30

1.400 euro

12 puntu baino gutxiago

Bazterturik gelditzen dira

Bazterturik gelditzen dira

Ebazpena

Hamargarrena.–Kultur Arloak espedientea aztertuko du, eta proposamen bat eginen dio Kultur Batzordeari diru-laguntzen banaketa onets dezan. Horretarako, arloaren zerbitzu teknikoek aurkeztu diren eskaeren balorazioari buruzko txosten bat egin beharko dute aurreko atalean adierazitako irizpideen arabera betiere. Orobat, Udalaren Kontu-hartzailetzaren Arloak gastuaren fiskalizazioa eginen du. Arestian esandakoa deusetan ukatu gabe, egokitzat jotzen diren teknikarien presentzia eskatzen ahalko litzateke, aurkezten diren proiektuen azterketan eta ebaluazioan laguntzeko.

Hamaikagarrena.–Kultur Batzordeak proposamena eginik, Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Jaietarako zinegotzi delegatuak 20 eguneko epean emanen du ebazpena (onespen arrazoitua). Epe hori iragan eta deialdia espresuki ebatzi ez bada, diru-laguntzarik ez dela eman ulertuko da. Diru-laguntzei buruzko erabakia (nori ematen zaion, eta zenbat) Eguesibarko Udaletxeko iragarki-oholean argitaratuko da, baita udalaren web-orrian ere.

Xedea

Hamabigarrena.–Onartutako diru-laguntzak proposamenean ageri zen jarduera edo programarako baizik ezin dira erabili.

Ez da zilegi emandako diru-laguntzaren helburua aldatzea.

Deialdian aipatzen diren betebehar eta aginduak ez betetzeak diru-laguntza kentzea ekar lezake.

Onuradunen betebeharrak:

Hamahirugarrena.–Diru-laguntzaren onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza eskatutako helbururako erabiltzea (azaldutako jarduera, proiektua edo programa), eta ez beste deusetarako.

b) Udalak eskatutako eran justifikatzea diru-laguntzaren helburua bete dela.

d) Onuradunek, propagandan zein jarduerak egitean, publizitate hau besterik ezin dute jarri: onuradunaren sinbolo eta anagramak, eta Udalarenak -Udalak berak esanen die zein. Udalak diruz lagundu diola agertu beharko da.

e) Udalak bere esku du diruz laguntzen dituen jardueren publizitatea egitea, eta jarduera haietan laguntzailea dela adieraztea.

f) Udalaren aurrekontuaren bizkarreko diru-laguntzak jaso ahal izateko, onuradunek eguneratuak izan behar dituzte beren zerga-betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekikoak ere, halakorik baldin badute.

g) Hartutako diru-laguntza behar zen jarduera, programa edo proiekturako erabili ez bada, edo deialdi honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen ez badira, diru-laguntza itzuli beharko du onuradunak.

h) Eskumena duten kontrol-organoek egin beharreko jarduketak onartzea, eta eginkizun horietarako eskatzen zaion informazioa ematea edo aurkeztea.

Jusitifikazioa eta ordainketa

Hamalaugarrena.–Onartutako diru-laguntzak jasotzeko, deialdi honen jarraibideen arabera, beharrezkoa izanen da diruz lagundutako jarduera egin izana eta dokumentazio hau aurkeztu izana udalari:

a) Egindako jardueraren memoria, xehetasunez azaldua.

b) Entitatearen lehendakariak Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Jaietarako zinegotzi delegatuari bidaliko eskabidea, diru-laguntza ordain dakion eskatzeko egina.

c) Entitatearen idazkariak egindako ziurtagiria, frogagiritzat aurkezten diren fakturak organo eskudunak onetsita daudela dioena.

d) Jarduera, proiektu edo programa aurrera eraman izanaren ondoriozko fakturak (diru-laguntzaren xede zenarenak).

e) Entitatearen idazkariak luzatutako ziurtagiria, jarduera horregatik lortutako diru-sarreren berri ematen duena.

f) Jarduerak sortutako dokumentazio idatzi guztiaren kopia bat.

Hamabosgarrena.–Aurreko artikuluak aipatzen dituen fakturek betebehar hauek bete behar dituzte:

a) Jatorrizkoak izatea, edo idazkariak konpultsatutako fotokopiak.

b) Diru-laguntza eman den urteko data izatea, eta, jarduera puntual bat izan bada, jarduerari dagokion data agertzea.

c) Hartzailearen NANa edo lizentzia fiskalaren zenbakia agertzea.

d) Etxe hornitzailearen zigilua eta sinadura agertzea.

e) Eskaera egin zeneko aurrekontuari lotzea.

Hamaseigarrena.–Dokumentazio justifikatzailea 2015eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

Hamazazpigarrena.–Deialdian aurreikusi gabekoetarako, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra aplikatuko da (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra).

1. ERANSKINA

Datu orokorrak

(Fitxa bat bete diru-laguntzaren xede den jarduera bakoitzerako).

Jardueraren izenburua

1.–Arloa.

Kultur ondarea

Liburua eta irakurketa

Arte plastikoak

Kultura eta zientzia

Kultura eta elkartasuna

Arte eszenikoak

Musika

Argazkigintza

Arte bisualak

Literatura

Arkitektura

Teknologia berriak

Kultur paisaiak

Kultura eta natura

Beste arlo batzuk

2.–Aspektu orokorrak.

2.1. Jardueraren edukiak.

2.2. Jardueraren helburuak.

2.3. Jardueraren helburu den jendea.

3.–Emaitzak.

Esazu zer emaitza lortu gogo dituzun proposatutako jarduerarekin (epe motzean, ertainean eta luzean), eta zenbat jendek parte hartzea espero den.

4.–Datak, ordutegiak eta lekua.

5.–Beste batzuk.

5.1. Azkeneko bi urteetan hartutako diru-laguntzak (zenbat, zer erakundek emanak, eta helburuak).

5.2. Besterik. Egokia iruditzen zaizun dokumentazioa erants dezakezu.

2. ERANSKINA

Fitxa ekonomikoa (espero diren gastu eta diru-sarrerak)

Egizu fitxa ekonomiko bat diru-laguntzaren xede den jarduera bakoitzerako.

GASTUAK

EUROAK

1.–Gastu administratiboak (4.c artikuluan aipatutakoak izan ezik)

2.–Aseguruak

3.–Materialaren alokairua (zehaztu zer material mota den)

4.–Publizitatea eta inprimaketa gastuak

5.–Materialaren garraioa

6.–Garraiorako beste gastu batzuk

7.–Egonaldien gastuak

8.–Egile eskubideak

9.–Langile gastuak eta administrazio gastuak

10.–Lansari edo katxet artistiko eta kulturalak

11.–Proiektuaren segimendu gastuak (zehaztu zer)

12.–Beste batzuk (zehaztu zer)

Beste batzuk (zehaztu zer)

Beste batzuk (zehaztu zer)

GASTUAK GUZTIRA

DIRU-SARRERAK

EUROAK

1.–Norberaren baliabideak

1.1. Entitatearen baliabideak (zehaztu zein)

Sarrerak edo parte hartzeko gastuak (esan zenbatsu den)

1.3. Beste batzuk (zehaztu zein)

2.–Baliabide pribatiboak

Laguntza materiala baldin bada, esazu zein eta zenbateko balioa duen

3.–Funts publikoak

3.1. Herrian

Lurraldean

Nazioan

Nazioartean

Adierazi erakundearen izen osoa

3.2. Beste batzuk (zehaztu zein)

Beste batzuk (zehaztu)

Beste batzuk (zehaztu)

Beste batzuk (zehaztu)

DIRU-SARRERAK GUZTIRA

ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA

euroak

3. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera

ESKATZAILEA

Deiturak eta izena (edo sozietatearen izena)

IFZ/IFK

Helbidea

Zenbakia

Telefonoa

Posta kodea

Herria

Probintzia

BANKUKO KONTUA

Kontuaren titularra (Eskatzailearen izen-deiturak izanen dira, edo eskatzaile den elkartearen izena)

Kontu zk.

BANKUAREN ZIURTAGIRIA

................................................................................................................................

(Izena eta bi deitura)

eta ..........................................................................................................................

(Izena eta bi deitura)

bankuaren ahaldunak, biak ..................................................................................... ZIURTATZEN DUTE badagoela kontu bat irekita, “banku-kontua” atalean aipatutako datuak dituena eta behar diren ondorioak izan ditzan luzatzen dutela ziurtagiri hau .................(e)n ............................(e)an.


(Tokia)

(Data)

(Ziurtagiri honek ahaldunen sinadura izan behar du, baita banku-entitatearen zigilua ere).

Iragarkiaren kodea: L1404168