65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

96E/2014 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Tuterako udal mugapean animaliak elikatzeko pentsu konposatuak fabrikatzen dituen instalazioaren (titularra UVE, S.A. da) Ingurumen baimen integratua eguneratzen duena; instalazio horren Ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatuta dauden espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte instalazioak eta jarduerak eta, gainera, ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 2498/2007 Ebazpenaren bidez emana.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen lehen xedapen iragankorrak xedatzen du ingurumen baimen integratuak emateko organo eskudunak eginen dituela behar diren jarduketak baimenak eguneratzeko, hau da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industriako isuriei buruzko azaroaren 24ko 2010/75/EE Zuzentarauari egokitzeko.

Bestetik, azken urteotan, ingurumen arloko arau sektorial berri batzuek hartu dute indarra eta eragina dute aipatu instalazioan; besteak beste, urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena zonifikazioari akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei buruz; Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legea; eta urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen lehen xedapen iragankorraren 2.d) atalean xedatutakoa betetzeko, substantzia arriskutsu garrantzitsuen erabilera, ekoizpena edo isuria berrikusi da, eta lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko arriskua baloratu da, eta erabaki da hori gertatzeko arrisku maila txikia denez, ez dela beharrezkoa oinarrizko txosten bat egitea egungo kokapenari buruz.

Uste da kasu honetan Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko e) letran aurreikusitako inguruabarrak daudela eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuak ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena tramitatzeko, entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunean, eta ez du proposamen horren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi ziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera. Dekretu horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehena.–Tuterako udal mugapean animaliak elikatzeko pentsu konposatuak fabrikatzen dituen instalazioaren (titularra UVE, S.A. da) Ingurumen baimen integratua eguneratzea; instalazio horren Ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatuta dauden espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte instalazioak eta jarduerak eta, gainera, ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak.

Bigarrena.–Instalazio horri, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 2498/2007 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratuan hondakinen produkzioari eta kudeaketari buruz emandako baimen eta inskripzioen indarraldia mantentzea, ebazpen honetan xedatutakoaren aurka ez dauden bitartean.

Hirugarrena.–Baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzen edo berrikusten ahalko ditu Zuzendaritza Nagusi honek, aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen denean, bai Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluan aurreikusitakoak, bai Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoak.

Laugarrena.–Orobat, Zuzendaritza Nagusi honek Ingurumen baimen integratuko baldintzak berrikusten ahalko ditu, eta, behar denean, egokitu, baldin eta eskura dauden aurrerapen teknikoek ahalbidetzen badute isuriak nabarmen murriztea, eta, betiere, jarduera nagusiarekin loturik eskura dauden hobekuntza teknikoei buruzko ondorioak argitaratu eta gehienez ere lau urtera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluarekin bat.

Bosgarrena.–Kendu egin dira instalazio honen Ingurumen baimen integratuaren indarraldia eta berritzeko betebeharra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 1. artikuluko 19. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta kendu egin da aurreko 25. artikulua, Ingurumen baimen integratuaren berrikuntzari buruzkoa.

Seigarrena.–Instalazioa edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik jakinarazi beharko du. Arrazoiak emanda adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan xedatutakoarekin bat.

Zazpigarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hots, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, sektoreko legerian ezarritakoa galarazi gabe, aplikatzen segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Hamargarrena.–Ebazpen hau UVE, S.A.ra, Tuterako Udalera eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko martxoaren 6an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

I. ERANSKINA

Instalazioaren datuak

–Deskribapen laburra:

  • Proiektuak pentsu konposatuak fabrikatzen dituen egungo lantegia hartzen du kontuan, Zaragozako errepideko 96,2 km-an dagoena, Tuterako udal mugapean.
  • Urtean 262.000 t (orduko 30 t pikor egiteko ahalmena) produzitzeko ahalmena du. Ia produkzio osoa soltean saltzen da, eta urtean 360 t jartzen dira zakutan.
  • Hiru txandatan egiten da produkzio jarduera, urtean 256 bat egunetan.
  • Plantillan 43 langile daude, guztira. Jardueraren potentzia elektriko instalatua 1,5 MW-ekoa da, guztira.

–Eraikin, esparru, instalazio eta ekipamendu garrantzitsuenak:

IZENA

DESTINOA/ERABILERA

AZALERA
(m²)

AHALMENA
(t urtean)

EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA

Fabrikazioko

eraikina

Fabrikazioa

4.007

260.000 t urtean

–Zeharzuloak, errotak, lehengaia biltzeko siloak, nahasteko makinak, tarteko eta bukaerako produktuen siloak.

–Nahasteko makina.

–Pikortzeko hiru makina.

–Galdara bat

Bulegoak

Bulegoak

667

256,1 beheko solairua

269,6 bigarren solairua

141,3 hirugarren solairua

–Lehen solairua: harreralekua, artxiboa, bilera gelak, bulegoak eta komunak.

–Bigarren solairua: bulegoa, artxiboak, komunak eta administrazioa.

–Hirugarren solairua: artxiboak eta bilera gela.

Konponketa

tailerra

Tailerra

–Tailerra.

–Bi konpartimentu, 36 m²-koa eta 41 m²-koa.

Laborategiak

Laborategiak

117

–Laborategi fisiko-kimikoa.

–Laborategi serologikoa.

–Laborategi mikrobiologikoa.

Komunak

eta aldagelak

Komunak

28,6

–Aldagela.

  • Nabe guztietarako ekipamendua: lurrun-galdara, gas naturalekoa, 1,74 Mw-eko potentzia duena, konpresio ekipamendua eta olio bereizgailua, transformazio zentroa, 1.760 KVA-koa.

–Energiaren eta erregaien erabilera:

ENERGIA/ERREGAIA

PROZESUA

KOPURUA

UNITATEA

Gas naturala

Lurrun-galdara

6.000

MWh/urtean

Energia elektrikoa

Argiztapena eta prozesua

5.000

MWh/urtean

INSTALAZIOA

EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA

ERM

Gas naturaleko hornidura

Galdara

Lurrun-galdara, 1,74 MW-ekoa

Transformazio zentroa

Bi transformadore, 1.760 KVA-koak

Konpresoreak

Atlas-Copco konpresorea

–Uraren erabilera

  • Erabiltzen den ura saretik heldu da.

PROZESUA

KOPURUA

UNITATEA

ERABILERA/PROZESUA

GUZTIRA

10.000

m³/urtean

Sorkuntza eta komunak

INSTALAZIOA

EZAUGARRIAK / DESKRIPZIOA

Prozesuko uraren tratamendua

Deskaltzifikazio instalazioa galdararako

–Lehengaien, produktu kimikoen eta bestelako materialen kontsumoak.

GAIA

KOPURUA

UNITATEA

Garagarra

60.000

t/urtean

Garia

46.000

t/urtean

Artoa

10.000

l/urtean

Soja/ekilore/arrain irina

30.000

l/urtean

Zahia

4.000

t/urtean

Zekalea

1.000

t/urtean

Basartoa

6.000

t/urtean

Soja-olioa

5.000

t/urtean

Fosfato bikaltzikoa

1.500

t/urtean

Aminoazidoak

1.000

t/urtean

Medeagarriak

1.200

t/urtean

Beste lehengai batzuk

12.000

t/urtean

–Lehengaiak eta bukatutako produktua biltzeko ahalmena.

GAIAK/PRODUKTUAK

EDUKIERA

Kp.

EDUKIERA, GUZTIRA (t)

Lehengaia

Siloak

250

10

2500

Siloak

650

2

1300

Siloak

100

2

200

Siloak

30

9

270

Metionina

30

1

30

Lisina

30

1

30(1)

Koipea biltzeko siloak

25

2

50

Koipea biltzeko siloak

10

2

20

Koipea biltzeko siloak

23

1

23

Bitamina medeagarriak

1

16

16

Tarteko produktua

Ehotu aurreko siloak

15

7

105

Ehotua dosifikatu aurreko siloak

25

3

75

Ehotua dosifikatu aurreko siloak

23

6

138

Ehotua dosifikatu aurreko siloak

12

3

36

Ehotua dosifikatu aurreko siloak

10

4

40

Ehotua dosifikatu aurreko siloak

8

1

8

Ehotua dosifikatu aurreko siloak

2,5

12

30

Pikortu aurreko siloak

7,5

4

30

Pikortu aurreko siloak

5

1

5

Bukatutako produktua

Bukatutako produktua, zakutan sartzeko

5

4

20

Solteko produktu bukatua

12,5

4

50

Solteko produktu bukatua

25

2

50

Solteko produktu bukatua

30

26

780

(1) Unitateak m³-tan.

–Substantzia arriskutsu garrantzitsuak.

Hauek dira instalazioan dauden substantzia arriskutsuak, garrantzitsutzat jotzen direnak lurzorua eta lurpeko ura kutsatzeko, eta haien iturri nagusien ezaugarriak:

SUBSTANTZIA

MOTA

ARRISKUAREN R KODEA

KOPURUA, GUZTIRA

ITURRI KOPURUA

Olioa (petrolioko hidrokarburoen nahaste konplexua)

Materia lagungarria

R40

1 m³

1

ITURRI NAGUSIA

SUBSTANTZIA

KOPURUA

EGOERA

ANTZINATASUNA

IRISGARRITASUNA

EUSTEKO BILTONTZIA

Olio

bidoiak

Olioa (petrolioko hidrokarburoen nahaste konplexua)

1 m³

Hondakin arriskutsuen biltegia

2 urte

Kontrola

Bai

–Lurzoruari buruzko oinarrizko txostena.

Lurzoruen aldez aurreko txostenen balorazioa egiteko helburuz eta urtarrilaren 18ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazioaren esparruan, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak eskatuta garatutako kalkulu metodoa erabiliz, instalazioan dauden substantzia arriskutsu garrantzitsuek kokalekuaren lurzorua eta lurpeko ura kutsatzeko duten arriskua baloratu da. Kokalekuaren abiaburuko egoerari buruzko oinarrizko txostena egitera behartzeko adinako gutxienekoa baino balio txikiagoa atera da eta, beraz, ez da beharrezkoa oinarrizko txosten hori.

–Lur kutsatuak.

Garatzen den jarduera ez dago urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren 3. artikuluan aipatzen diren jardueren artean, dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen baitira.

Horregatik ez da beharrezkoa aldez aurreko txostena prestatzea jarduera gertatzen den lurzoru bakoitzaren egoerari buruz.

–Produkzio prozesuaren deskripzioa:

(1) Lehengaiak hartzea.

  • Bi zeharzulo nagusi daude, bata soja, birririna, koltza eta arraina deskargatzeko eta beste biak zerealak eta ilarra deskargatzeko. Zeharzuloen beheko aldean garraiagailuak daude, lehengaia biltegietara eramateko; gero, handik, beheko aldetik ere, garraiagailuen bitartez eramanen da lehengaia ehotu aurreko siloetara.
  • Gainerako lehengaiak soltean edo zakutan etortzen dira; esate baterako, fosfato bikaltzikoa, kare karbonatoa eta medeagarriak. Egoera likidoan diren lehengaiak zisternatan hartzen dira, hala nola, olioak eta koipeak, melazak eta aminoazidoak.

(2) Ehotzea.

  • Ehotu beharreko lehengaiak zein bere aldetik ehotzen dira, eta dosifikatu aurreko siloetara garraiatzen dira. Mailu-erroten bidez ehotzen da.

(3) Dosifikatzea eta nahastea.

  • Dosifikazio aurreko kalapatxetan hasita, produktuak pisatu, dosifikatu eta, zer pentsu konposatu nahi den, haren arabera nahasten dira. Sistema erabat automatizatuta dago. Konposatu likidoak zuzenean sartzen dira nahasteko makinan, eta kasu batzuetan pikortze etapa bukatzean eransten ahal dira. Nahi diren gaiak dosifikatu eta nahasi ondoren, produktua pikortu aurreko siloetara eramaten da.

(4) Pikortzea.

  • Pikortzeko hiru makina daude. Galdaran sortutako lurruna gehituz errazten da nahastearen estrusioa, eta pikortzen da. Pikortutakoan, produktua hoztu egiten da aire korronte bat pikorren artetik pasarazita.

(5) Biltegietan jartzea, kargatzea eta bildaltzea. Produktu bukaturako 32 silo daude, horietako 28 soltean bidaltzen den produktua biltzeko. Zakutan jartzeko linea bat dago, abeltzaintzako ustiategi txikietarako kantitate txikietarako bakarrik erabiltzen dena.

  • Instalazioetan hiru laborategi izanen dira: laborategi fisiko-kimikoa, serologiako laborategia eta, hirugarrena, mikrobiologiakoa. Haietan lehengaiaren eta bukaerako produktuaren laginak aztertzen dira, eskatzen diren osasun eta kalitate arloko zehaztapenak betetzen direla egiaztatzeko.

II. ERANSKINA

Funtzionamendurako ingurumen baldintzak

Aurkibidea.

1. Isuriaren gehieneko balioak eta neurri tekniko osagarriak.

Isuriak tratatu eta kontrolatzeko sistema eta prozedurak.

1.1. Isuriak atmosferara.

1.2. Ur isurketak.

1.3. Zarata.

2. Hondakinen produkzioa.

2.1. Baldintza orokorrak.

2.2. Hondakinak biltegian edukitzea.

2.3. Dokumentuak kudeatzeko prozedura.

3. Lurzorua eta lurpeko ura babestea.

3.1. Babes-neurriak.

3.2. Babes-neurriak mantentzea.

3.3. Kutsaduraren kontrola.

4. Eskura dauden hobekuntza teknikoak.

4.1. Isuriak atmosferara.

4.2. Iturri finkoetako isuriak gutxitzeko neurriak.

4.3. Fabrikazio prozesuetako hondakinak gutxitzea.

4.4. Efizientzia energetikoa.

5. Instalazioaren funtzionamendu desegokia.

5.1. Jarduketa plana.

5.2. Istripuetan nola jokatu.

6. Jarduera uztea eta instalazioa ixtea.

6.1. Jarduera uztea.

6.2. Instalazioa ixtea.

7. Isuri eta hondakinei buruzko aldian aldiko aitorpen eta txostenak.

7.1. PRTRa.

7.2. Kanpoko kontrolak.

7.3. Ontzi-hondakinak.

1. Isuriaren gehieneko balioak eta neurri tekniko osagarriak. Isuriak tratatu eta kontrolatzeko sistema eta prozedurak.

1.1. Isuriak atmosferara.

Fokuen katalogazioa eta datuak

FOKUA

FOKUA

CAPCA-2010

CAPCA-2010

FOKUA

FOKUA

FOKUA

FOKUA

KANPOKO KONTROLA

Zenbakia

Izena

Multzoa

Kodea

UTM X

UTM Y

Altuera

(m)

Tratamendua

BIE

1

LURRUN-GALDARA

C

03 01 03 03

616.542

4.655.746

10

Bakarrik ere ez

5 urtean behin

2

1. PIKORTZE MAKINA, 1. ZIKLOIA

B

04 06 05 08

616.528

4.655.737

10

Zikloia

Urtean behin

3

1. PIKORTZE MAKINA, 2. ZIKLOIA

B

04 06 05 08

616.527

4.655.739

10

Zikloia

Urtean behin

4

2. PIKORTZE MAKINA

B

04 06 05 08

616.526

4.655.740

10

Zikloia

Urtean behin

5

3. PIKORTZE MAKINA

B

04 06 05 08

616.525

4.655.742

10

Zikloia

Urtean behin

6

ERROTA

B

04 06 05 08

616.525

4.655.745

10

Zikloia eta mahuka-iragazkia

3 urtean behin

8

2. ZEHARZULOKO DESKARGA

B

04 06 05 08

616.542

4.655.726

10

Mahuka-iragazkia

3 urtean behin

9

3. ZEHARZULOKO DESKARGA

B

04 06 05 08

616.533

4.655.734

10

Mahuka-iragazkia

3 urtean behin

Isuriaren gehieneko balioak

FOKUA

PARAMETROAK

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

Zenbakia

O2 (%)

Prozesua

Potentzia termikoa

Potentzia unitateak

Erregaia

1

3

Bai

1,74

MW

GAS NATURALA

FOKUA

PARAMETROAK

PARAMETROAK

PARAMETROAK

PARAMETROAK

Zenbakia

Emaria (Nm³/h)

CO (mg/Nm³)

NOx (mg/Nm³)

PST (mg/Nm³)

1

-

100

200

-

2

11.500

-

-

50

3

8.500

-

-

50

4

12.500

-

-

50

5

17.000

-

-

50

6

2.000

-

-

20

8

8.000

-

-

20

9

8.000

-

-

20

Autokontrol programa

FOKUA

AUTOKONTROLA

PARAMETROAK

PARAMETROAK

Zenbakia

Karga-galera

Iragazkien egoera

6, 7 eta 8

MAIZTASUNA

Egunero

Astean behin

METODOLOGIA

Presioaren neurgailua

Berrikuspena

–Identifikazioa. Atmosferarako isuri-foku guztiek behar bezala identifikatuta egon beharko dute, esleitzen zaien zenbakia erakusten duen kartel baten bidez. Zenbaki hori laginak hartzeko gunetik hurbil jarri beharko da eta, ekipamendu igorlea kokatzen den barrutitik ikusten ez bada, laginketa zuloan eta barruti horretatik ikusteko moduko toki batean adierazi beharko da.

–Katalogazioa. Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoaren arabera sailkatu dira isuriaren fokuak (CAPCA-2010), katalogo hori urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bidez eguneratuta izanik.

–Isuriaren gehieneko balioak. Aipatutako fokuek, oro har, urtarrilaren 14ko 6/2002 Foru Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako isuriaren gehieneko balioak bete beharko dituzte eta, bereziki, taulan berariaz ezarritako isuriaren gehieneko balioak; foru dekretu horrek atmosferara gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko aplikatzen diren baldintzak jarri zituen. Errekuntzaren prozesuan, gehieneko balioak taulan adierazitako oxigeno bolumenari buruzkoak dira.

–Aire emaria. Emariari dagozkion isuriaren balioak m³N/h-tan adierazten dira eta emari lehorrari buruzkoak dira, presio (101,3 kPa) eta tenperatura (273,15 K) baldintza normaletan.

–Gas naturala erabiltzen duen errekuntza prozesuari dagokion isuriaren fokuan ez dago SOx (sufre oxidoak) parametrorako isuriaren gehieneko balioa ezartzerik; izan ere, gas naturaleko sufre kopuruaren ondorioz, ez beste ezergatik, du kontzentrazio txikia isurtzen diren errekuntza gasetan.

–Baimendutako Ikuskapen Entitatearen (BIE) kanpoko kontrola. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 6.3. artikulua. Taulan adierazitako maiztasunaz, Baimendutako Ikuskapen Entitate baten txosten teknikoa aurkeztu beharko du titularrak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, instalazioak Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko. Taulan gehieneko balioa berariaz ezarrita duten parametroen isuri mailetarako bakarrik egin beharko dira neurketak.

–Laginak hartzeko eta neurtzeko metodologia. 100/2011 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, UNE-EN 15259 arauari jarraituz eginen dira plangintza, isurien neurketak eta txosten teknikoak; horretarako, instalazioek arau horren araberako tokiak eta sekzioak izan beharko dituzte neurketak egiteko.

–Hurrengo taulako UNE-EN arauei jarraituz eginen dira gai kutsagarri guztien laginketa eta analisia. UNE-EN araurik gabe, ISO arauak, Estatuko arauak, nazioarteko arauak edo balioztatuta edo egiaztatuta dauden beste metodo batzuk aplikatuko dira; betiere, kalitate zientifiko bereko datuak eskuratzen direla bermatzen badute.

PARAMETROA

ARAUA

TITULUA

Emaria

UNE-77227

Iturri geldikorretako isuriak. Hodietako gas korronteen emari bolumetrikoaren determinazioa. Metodo automatikoa

Hezetasuna

UNE-EN 14790

Iturri geldikorretako isuriak. Hodietako ur lurrunaren determinazioa.

Partikula solidoak

UNE-EN 13284-1

Iturri geldikorretako isuriak. Kontzentrazio apaleko partikulen determinazioa. 1. zatia: eskuzko metodo grabimetrikoa

–Errekuntzako gasen neurketak. Baimendutako Ikuskapen Entitatearen barne prozeduren arabera egiten ahalko da O2, CO, NOx eta SO2 gasen determinazioa; betiere, jarduketa egiten den egunean baimenduta dagoela frogatuta.

–Ebaluatzeko prozedura. Kontrol puntualen kasuan, isuriaren gehieneko balioa betetzat joko da baldin eta neurketaren emaitzak, erabilitako metodoaren ziurgabetasunaren balioa gehituta, isuriaren gehieneko balio hori gainditzen ez badu.

–Erregistroa. Gutxienez ere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako datuak formatu egokian eta euskarri informatikoan eramaten dituen erregistro sistema bat mantendu beharko du instalazioaren titularrak. Erregistro hori jardueraren instalazioan egonen da, une oro eguneratuta eta hura eskatzen duen agintari eskudunaren eskura, 10 urtean gutxienez ere.

1.2. Ur isurketak.

Isurketei buruzko datuak

PUNTUA

PUNTUA

PUNTUA

Zenbakia

Destinoa

Deskripzioa

1

Hondakin uren kolektorea

Industriako ura

2

Hondakin uren kolektorea

Ur beltzak

3

Euri uraren kolektorea

Euri ura

Isuriaren gehieneko balioak

PUNTUA

ISURKETA

ISURKETA

ISURKETA

ISURKETA

KANPOKO KONTROLA

Zenbakia

Zenbakia

Mota

Deskripzioa

Tratamendua

BIE

1. Lurrun-galdarako purga

Lurrun-galdaretako purgak

Galdarako purga

Bakarrik ere ez

-

2. Konpresoreko purga

Aire konprimituko ekipamenduko purgak

Purgak tratatzen dituen olioen bereizgailuko efluentea

Olioen bereizgailua

-

3. Ekipamendu desmineralizatzaileko isurketa

Ura desmineralizatzen duen ekipamenduko isurketa

Erretxina ioi-trukatzaileak berritzea

Bakarrik ere ez

-

1.

AZKEN ISURKETA KOLEKTORERA

Produkzio prozesuko ura

1-3 isurketa multzoa

Bakarrik ere ez

-

Kontrol gailuak

ISURKETA

GAILUAK

Zenbakia

1. INDUSTRIA ISURKETA

Erregistroko kutxeta, lagin diskretuak hartzeko eta begiz ikuskatzeko, ur beltzen sareari lotu aurretik.

–Katalogazioa. Jarduera A multzoan 10.2 epigrafean sailkatu da, hau da, “animalietako lehengaia, esnea izan ezik, tratatuz edo/eta eraldatuz elikagaiak fabrikatzeko industria instalazioak, egunean 75 tonatik gorako produktu bukatu ekoizteko ahalmena dutenak; edo landareetako lehengaia, egunean 300 tonatik gorako produktu bukatu ekoizteko ahalmena dutenak (hiru hilean behineko batez besteko balioak)” izenekoan, ura kutsatzen ahal duten jardueren katalogoan ura saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal duten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintza teknikoak finkatzen dituen otsailaren 20ko 12/2006 Foru Dekretuaren 1. eranskina.

–Isuriaren gehieneko balioak. Aipatutako isurketek, oro har, otsailaren 20ko 12/2006 Foru Dekretuaren 3. eranskinean isurirako ezarritako gehieneko balioak bete beharko dituzte, dekretu horretan ura saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal duten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintza teknikoak finkatzen baitira.

1.3. Zarata.

–Gehieneko balioak. Instalazioak Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren III. eranskinean ezarritako zarata immisioaren gehieneko balioak errespetatu beharko ditu, hau da, zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez, dBA-tan adierazirik; kasu honetan, zarataren indize hauek bete beharko dira:

EREMU AKUSTIKOA EDO/ETA ONDOKO BARRUTIA

ZARATAREN INDIZEAK (1)

Lk,d

Lk,e

Lk,n

Instalazioak okupatutako lurzatia (hiri-lurzorua, industriarako erabilera duena)

65

65

55

(1) Erabiltzen diren indizeak bat datoz epe luzerako batez bateko zarata etengabe baliokide zuzenduko indizeekin, egunerako (7:00etatik 19:00ak arte), arratsalderako (19:00etatik 23:00ak arte) eta gauerako (23:00etatik 7:00ak arte), hurrenez hurren, 1367/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinean zehaztu bezala.

–Ebaluatzeko prozedura. Zaratari buruzko 37/2003 Legea zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako indize akustikoen balioek Errege Dekretuaren 25. artikuluan zehaztutakoa betetzen dutenean ulertuko da instalazioak betetzen dituela zarata egiteko gehieneko balioak:

  • Eguneko balio bakar bat ere ez da taulako balioak baino 3 dB gehiago.
  • Neurtutako Lkeq,Ti indizearen balio bakar bat ez da taulako balioak baino 5 dB gehiago.

–Saiakuntza akustikoen laborategi baimenduaren kanpoko kontrola. Arrazoi justifikatuak daudela uste duelako, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toko Administrazioko Departamentuak eskatzen duenean, titularrak saiakuntza akustikoen laborategi baimendu baten txostena aurkeztu beharko du, instalazioak zarata egiteko ezarritako gehieneko balioak betetzen dituela ziurtatzeko. Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV-A eranskinean neurketa eta ebaluaziorako ezarritako metodo eta prozeduren arabera egin beharko dira neurketak, zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

2. Hondakinen produkzioa.

2.1. Baldintza orokorrak.

–III. eranskinean zehaztu dira instalazioan sortuko diren hondakinak, kasu bakoitzean egin beharko den azken kudeaketa eta haietako bakoitzerako ohar partikularrak.

–Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako hondakinen hierarkiaren printzipioa aplikatuz, III. eranskinean azken kudeaketako eragiketentzat ezarritako lehentasun ordenaren arabera kudeatu beharko dira sortzen diren hondakinak. Eragiketetako lehena egiten ez bada, hondakin-sortzaileak egokiro justifikatu beharko du arrazoia. Arrazoi teknikoengatik edo ekonomikoengatik, eragiketa horietako bakar bat ere ezin bada aplikatu, ingurumenean duten eragina ahalik eta gehien galarazi edo murrizteko moduan deuseztatuko dira hondakinak.

–Tarteko kudeaketa-eragiketak egiten ahal dira transferentzia estazioetan (D15 edo R13); betiere, bukaerako kudeaketa III. eranskin honetan ezarritakoa dela frogatzen ahal bada.

–Instalazioaren titularrak bere hondakinak jasotzen dituen kanpoko kudeatzaileak emandako frogagiriak izan beharko ditu, non haietako bakoitzarekin egiten den kudeaketa justifikatuko baita, azken kudeaketa barne.

–Instalazioaren titularrak hondakinen produkzioari buruzko erregistro kronologiko bat izan beharko du euskarri egokian eta euskarri informatikoan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregistro hori jardueraren instalazioetan eduki beharko da, etengabe eguneratua eta ikusi nahi duen agintari eskudunaren eskura.

2.2. Hondakinak biltegian edukitzea.

–Hondakinak biltzeko eremu hauek izanen dira, bakoitza lurzorua eta lurpeko ura babesteko neurriez hornitua, baita euritik eta haizetik behar bezala babestekoak ere, zein den kasua:

  • Hondakin arriskutsuen biltegia, bukatutako produktuen biltegian, mantentze-lanetako tailerraren ondoan.
  • Hondakin ez arriskutsuen biltegia, bukatutako produktuen nabean, berokuntza-galdaratik hurbil.

2.3. Dokumentuak kudeatzeko prozedura.

–Hondakinak instalaziotik eraman baino lehen, hondakin bakoitza onartu izanari buruzko dokumentua, destinoko kudeatzaile baimenduak emana, lortu beharko da. Dokumentu horretan hondakinen kudeaketan egiten den azken eragiketa sartuko da.

–Hondakinak lekuz aldatzen hasi baino lehen, instalazioaren titularrak aldez aurreko jakinarazpena eta identifikazio dokumentua beteko ditu, garraiolariari emanen dizkio hondakinak lekuz aldatzen direnean identifikatzeko, sarreren erregistro kronologikoaren liburuan sartuko ditu eta, hondakin arriskutsuen kasuan, balidatzeko dagoen DCSa igorriko du Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura tresna telematiko hauetako bat bakarrik erabilita:

  • Web ataria, www.navarra.es/servicios (NT/DCS).
  • www.navarra.es/servicios zerbitzuen katalogoko karga masiboa (DCSko karga masiboa).
  • Web zerbitzuak Nafarroako Gobernuarekin.

3. Lurzorua eta lurpeko ura babestea.

3.1. Babes-neurriak.

–Lurzorua eta lurpeko ura kutsa ditzaketen isuriak, bereziki instalazioan dauden substantzia arriskutsu garrantzitsuenak, galarazteko, instalazioak honako neurri hauek izanen ditu lurzorua eta lurpeko ura babesteko.

–Produktu kimikoen eta hondakin arriskutsuen biltegiek segurtasun biltontzi estankoa izanen dute, baldintza hauek beteko dituena:

  • Haien edukiera, gutxienez ere, biltegi handienaren gehieneko bolumena adinakoa izanen da edo biltegi guztien bolumen osoaren %30a adinakoa.
  • Iragazgaitzak izanen dira eta eduki beharreko produktuarekiko erresistenteak.
  • Ez dute irteerarik izanen eta kutxeta estanko batera drainatuko dute.
  • Ez dute haiek zeharkatzen dituen hoditeria edo tuturik izanen.

–Ibilgailuetako eta makineriako olio edo erregai isuriak material xurgagarriz bilduko dira.

4. Eskura dauden hobekuntza teknikoak.

–Aurreko ataletan adierazitako neurri teknikoez gain, sektoreko MTDei buruzko ondorioen dokumentuetan deskribatuta dauden hobekuntza tekniko hauek erabiliko dira:

4.1. Isuriak atmosferara.

(a) Neurri orokorrak.

  • Prozesuko parametroak etengabe zaintzea.
  • Prozesuaren kontrol automatikoa.

(b) Solidoak metatzean sortutako hautsa murrizteko metodo eta teknikak.

  • MTDk biltegi konfinatuko metodoak erabiltzen ditu, hala nola, siloak, biltegiak eta kalapatxak.
  • Siloen kasuan, MTDaren bidez diseinu egokia erabiltzen da, egonkorrak izan daitezen eta eror ez daitezen.
  • Solido organikoak biltzen dituzten siloen kasuan, MTDaren bidez, leherketarako erresistenteak diren siloak erabiltzen dira.
  • Uhal garraiatzaileak eta deskargatzeko kanalak. Edozein substantziatarako, MTDaren bidez, deskargatzeko sistema itxiak, putzupadako jasogailuak eta uhal garraiatzaile itxiak erabiltzen dira.

4.2. Iturri finkoetako isuriak gutxitzeko neurriak.

  • MTDaren bidez, sufre gutxiko erregaiak (gas naturala) erabiltzen dira.

4.3. Fabrikazio prozesuetako hondakinak gutxitzea. MTDaren bidez, deuseztatu beharreko hondakin solidoen produkzioa gutxitzen da, teknika hauek aplikatuta:

  • Mahuka eta zikloietako iragazkietako solidoa berreskuratzea, lehengai gisa aprobetxatzeko.

4.4. Efizientzia energetikoa. MTDaren bidez, energiaren kontsumo espezifikoa murrizten da, teknika hauek aplikatuta:

  • Motor eta ponpen efizientzia ahalik eta gehien hobetzea.
  • Prozesuko parametroak etengabe zaintzea.
  • Prozesuaren kontrol automatikoa.
  • Energiaren kontsumoa hilabetero neurtu eta kontrolatzea instalazioaren eremu nagusietan.
  • Maiztasun erregulagailuak errotetan eta pikortze makinetan.

5. Instalazioaren funtzionamendu desegokia.

5.1. Jarduketa plana.

–Titularrak jarduketa plan bat prestatu eta instalazioan berean eskura izan beharko du; hartan, ingurumenean eragina izan dezaketen ohikoak ez diren ustiatze baldintzak gertatzen direnean zer neurri hartuko diren deskribatuko da; bereziki, honako hauek:

(a) Ekipamendua martxan jartzea (galdarak, eta abar).

(b) Ekipamendua gelditzea.

(c) Aldi baterako geldialdiak (mantentze-lana, produkzio apala, eta abar).

(d) Ihesak.

(e) Ustekabeko isuriak.

(f) Funtzionamendu akatsak (mahuka-iragazkiak, eta abar).

(g) Gehieneko balioak ez betetzea.

–Titularrak ustiategian ari diren langileek jarduketa plana ezagutzen dutela ziurtatu beharko du eta behar adinako prestakuntza eta gaitasuna dutela hura aurrera eramateko, funtzionamendu desegokiko edozein egoeratan.

–Titularrak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igorri beharko du jarduketa plana, ebazpen honetatik hiru hilabeteko epean.

–Titularrak lehenbailehen jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari noiz aktibatuko den jarduketa plana, jardueraren funtzionamendu desegokiagatik aurreikusitako egoeretako bat gertatuz gero.

5.2. Istripuetan nola jokatu.

–Ingurumenean eragin larria duen edozein gorabehera edo istripuren kasuan, instalazioaren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Larrialdi Zentroari, 112 larrialdietako telefonora deituta.

–Orobat, titularrak berehala hartu beharko ditu neurri egokiak, ingurumeneko ondorioak mugatzeko eta bestelako gorabehera edo istripurik egon ez dadin, zein diren ere Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen beste neurri osagarriak. Eta, beharrezkoa izanez gero, instalazioaren funtzionamendua badaezpada etetea erabakitzen ahalko da.

–Komunikazioa egin eta zazpi eguneko epean gehienez ere, titularrak gutxieneko eduki hau duen txostena igorri beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioako Departamentuari:

  • Gorabeheraren edo istripuaren deskripzioa.
  • Zer ordutan gertatu den eta zenbat iraun duen.
  • Zergatik gertatu den.
  • Isuririk izan bada, haien ezaugarriak.
  • Egoera zuzentzeko eta berriro gerta ez dadin hartu ziren neurriak.

6. Jarduera uztea eta instalazioa ixtea.

6.1. Jarduera uztea.

–Instalazioaren jarduera aldi baterako erabat edo partzialki utzi aurretik, titularrak horren jakinarazpena aurkeztu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan. Instalazioko jarduera aldi baterako utzita dagoenean, titularrak Ingurumen baimen integratu indardunean ezarritako baldintzak bete beharko ditu eta, Departamentuari jakinarazpena aurkeztu ondoren, berriz jarduera hasten ahalko du baldintza horiei jarraituz.

–Jarduera aldi baterako utzi eta hartan berriz hasi gabe bi urte iraganik, Departamentuak jarduera behin betiko utzi dela jakinaraziko dio titularrari, eta ofizioz hasiko du instalazioa ixteko hurrengo atalean zehazten den administrazio prozedura.

–Jarduera aldi baterako uzteak ez badu eraginik instalazioan egiten diren jarduera guztietan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ukitutako jarduerak behin betiko utzi direla jakinaraziko dio titularrari, Ingurumen baimen integratuaren aldaketa ez-funtsezkoari buruzko tramiteak has ditzan.

6.2. Instalazioa ixtea.

–Instalazioa itxi aurretik, titularrak horren berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta Ingurumen baimen integratua iraungitzeko eskatuko du; instalazioa ixteko proiektu teknikoa erantsi beharko du, honako hauek zehaztuta:

  • Instalazioa nola deseginen den; bereziki, galdarak, transformadoreak eta erregaiaren biltontziak.
  • Eraikinak eta beste obra zibil batzuk nola eraitsiko diren.
  • Hondakinen kudeaketa.
  • Jarraituko duten instalazioak kontrolatzeko neurriak.
  • Proiektua gauzatzeko programa.

–Titularrak, jarduerak behin betiko utzi ondoren, substantzia arriskutsuak kendu, kontrolatu edo murrizteko behar diren neurriak hartuko ditu; horrela, oraingo erabilera edo etorkizunerako onetsia kontuan hartuta, kokalekuak ez du arrisku nabarmenik eraginen giza osasunean eta ingurumenean lurzorua eta lurpeko ura baimendutako jardueraren ondorioz kutsatu izanagatik, kontuan hartuta Ingurumen baimen integratuaren lehen eskaeran instalazioa kokatzeko deskribatzen diren baldintzak.

–Bestetik, baimena iraungitzeko prozedura ebazten denean, beharrezkoa bada, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak fidantza ekonomiko bat eratzeko eskatzen ahalko dio titularrari, instalazioa ixteak eta tokia lehengoratzeak dituen kostuak ordaintzeko, edo lurzoruaren eta lurpeko uraren kutsaduraren eraginez gizakien osasunean edo ingurumenean arrisku nabarmenik izan ez dadin. Instalazioa ixteko behin betiko onesten den proiektu ekonomikoaren aurrekontua eta instalazioak sortu edo igorritako substantzia arriskutsuek kutsatutako lurzoruaren eta lurpeko uraren egoerari buruzko ebaluazioaren emaitza kontuan hartuta zehaztuko da fidantzaren zenbatekoa.

7. Isuri eta hondakinei buruzko aldian aldiko aitorpen eta txostenak.

7.1. PRTRa.

–Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 65.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jardueraren titularrak urtean behin jakinarazi beharko dizkio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari atmosferarako isuriei buruzko datuak, hondakin uren isurketak eta hondakinen produkzioa.

–Aurreko puntuan adierazitako jakinarazpena martxoaren 31 baino lehen egin beharko da urtero, PRTR-Nafarroa tresna baliatuz. Orobat, urtero martxoaren 31 baino lehen, jakinarazitako datuak frogatzen dituen txostena igorriko da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura, analisiari buruzko erreferentzia, isuriaren faktoreak edo kalkulurako erabilitako estimazioak barne.

7.2. Kanpoko kontrolak. Ikuskapen Entitate edo Saiakuntza Akustikoen Laborategi baimenduak kanpoko kontrola egin eta, gehienez ere bi hilabeteko epean, titularrak txosten teknikoa igorri beharko du, egindako neurketen emaitza eta Ingurumen baimen integratuan funtzionamendurako ezarritako baldintzak betetzeari buruzko ebaluazioaren irizpena barne.

7.3. Ontzi-hondakinak. Urtero martxoaren 31 baino lehen, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian aurkeztu beharko da merkatuan jarritako ontzien eta sortutako ontzi-hondakinen gaineko urteko aitorpena. Aitorpenaren eredua www.navarra.es/servicios web orrian (ontzien gaineko urteko aitorpena) dago jasota, Ontziei buruzko 11/1997 Legea garatu eta betearazteko erregelamendua onetsi zuen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren arabera.

III. ERANSKINA

Sortutako hondakinak

HONDAKINAREN DESKRIPZIOA

LER HONDAKINA (1)

BUKAERAKO AZKEN KUDEAKETA (2)

Konpresoreko purgako olioa

130205

R9, R1

Botikak, 18 01 08 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak.

180109

R3, D9, D10

Osasun-hondakinak

180103

D9, D10

Hiri-hondakintzat har daitezkeenak

200199

R3, D5

Olio hondarra

130208

R9, R1

Kutsatutako materiala

150202

R3, R4, R7, R1, D9, D5

Inprimagailuko tonerraren hondakinak, substantzia arriskutsuak dituztenak

080103

R3, R5, D5

Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo haiekin kutsatuta daudenak

150110

R3, R4, R1, D9, D5

Paperezko eta kartoizko ontziak

150101

R3, R1

Plastikozko ontziak

150102

R3, R1

Zurezko ontziak

150103

R3, R1

(1) Hondakinaren kodea, Hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Europako Hondakin Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren 2. eranskineko hondakin zerrendaren arabera.

(2) Azken kudeaketako eragiketen kodea, Hondakinei eta Lur Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen I. eta II. eranskinen arabera. Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako hondakinen hierarkiaren printzipioa aplikatuz, sortzen diren hondakinak aipatutako lehentasun ordenaren arabera kudeatu beharko dira. Eragiketetako lehena egiten ez bada, hondakin-sortzaileak horren arrazoiak eman beharko ditu. Arrazoi teknikoengatik edo ekonomikoengatik eragiketa horietako bakar bat ere ezin bada aplikatu, ingurumenean duten eragina ahalik eta gehien galarazi edo murrizteko moduan deuseztatuko dira hondakinak. Tarteko kudeaketa-eragiketak egiten ahal dira transferentzia estazioetan (D15 edo R13), betiere bukaerako kudeaketa III. eranskinean jasota badago.

IV. ERANSKINA

Finantza aseguramenduko neurriak

–Instalazioaren titularrak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 109. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hauek bete beharko ditu:

1. Erantzukizun zibileko asegurua edo finantza berme baliokidea izatea, jardueran aritzeagatik administrazioan dituen betebehar guztiak betetzen dituela frogatzeko; betiere, atal hauek estali beharko ditu:

a. Jendearen heriotzaren, lesioen edo gaixotasunaren ondoriozko kalte-ordainak,

b. Gauzetan egindako kalteen ondoriozko kalte-ordainak eta

c. Hondatutako ingurumena konpondu eta lehengoratzeko kostuak.

c) atalaren kasuan, ingurumenaren arloko erantzukizunari buruzko legeriako aurreikuspenen arabera zehaztuko da estalduraren zenbatekoa, bai instalazioak ingurumenean eragiten dituen arriskuak analizatuta (UNE 150.008 arauak edo arau baliokideek ezarritako eskemari jarraituz), bai Ingurumenaren arloko Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea garatuz ingurumeneko arriskuak analizatzeko sektoreko tresnan oinarrituta.

Aseguru konpainiak zehaztuko du aseguruaren zenbateko orokorra hiru atal horientzat. Bitartean, zenbatekoa gutxienez ere 150.000 eurokoa izanen da urtean, istripu bakoitzeko.

2. Hartutako arriskuen analisia frogatzen duen dokumentazioa izatea, baita analisi horren emaitzaren gutxieneko zenbatekoa ere.

3. Ikuskapen zerbitzu ofizialen eskura izatea beti dokumentu hauek:

–Aseguru prima ordaindu izanaren agiria, eta

–Entitate aseguratzaileak emandako ziurtagiria, non erantzukizun asegurua badela jasoko baita, honako hauek adierazita: hartzailea, aseguratutako instalazioa, poliza zenbakia, indarraldia, aseguratutako zenbatekoa eta 1. puntuan adierazitako alderdiak estaltzen direla dioen aipamena.

–Orobat, instalazioa itxiz gero, titularrak bermatu egin beharko du ez dagoela estaldura hutsunerik ingurumen arloko erantzukizun aseguruaren bermea bukatzen den egunetik Ingurumen arloko Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 33. artikuluan araututako kalte-ordainaren funtsak estaldura ematen duen eguna arte.

X. ERANSKINA

Kokalekua

–Instalazioak katastroko 35. poligonoko 54. lurzati osoa hartzen du. Hauek dira hartzen diren azalerak, m²-tan adierazita:

KOKALEKUAREN AZALERA, GUZTIRA

21.445

ERAIKITAKO AZALERA, GUZTIRA

4.545

ERAIKITAKO AZALERA ERABILGARRIA

0

ZOLATUTAKO AZALERA

0

ZOLATU GABEKO AZALERA

0

–Hurrengo irudian zehaztu da zer eremu hartzen duen instalazioaren kokalekuak.

F1403611_0.pdf

–”ZIP” formatuko fitxategi digital bat erantsi da, “SHP” formatuko fitxategiaz eta fitxategi elkartuez osatua, instalazioaren kokalekuak duen eremuaren perimetroari buruzko informazio geoerreferentziatua jasotzen duena.

Iragarkiaren kodea: F1403611