2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
Ordenantza, Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Burgiko Udalak, 2014ko martxoaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burgin, 2014ko martxoaren 28an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L1404720