65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa puntual xehakatua Udal Plan Orokorrean, UNC-6ko hirigintza hitzarmenari dagokionez. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2014ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, aldaketa puntual xehakatua hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorrean, plan horretako UNC-6 exekuzio unitatearen mugapenaren aldaketari dagokionez, bertako jarduketa sistemari dagokionez eta dagokion hirigintza hitzarmenari dagokionez; hartan UNC-6.1 eta UNC-6.2 unitateak ezarri dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; horren bitartean, espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24, 25, 79.3 eta 74. artikuluetan –Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak azken biei emandako idazketaren arabera– xedatua aplikatuz.

Barillasen, 2014ko martxoaren 20an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1404429