2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea
Barasoaingo Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 4/2013 espedientea tramitaturik eta hura 2014ko martxoaren 28an ezkondu beharrekoen etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Rita Roldán Murillok, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren otsailaren 25eko 45/2013 ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat:
Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Ana M.ª Bengoechea Goicoechea eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
Bigarrena.–Ezkontza zibil hori ezkondu beharrekoen etxean egiteko baimena ematea.
Barasoainen, 2014ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1404408