65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Datu pertsonaleko fitxategi berriak sortzea

Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko martxoaren 24an egin bilkuran, onetsi zuen ondotik ematen diren datu pertsonalen fitxategiak sortzea; horiek Udal honetan lehenagotik zeudenekin bat eginen dute; haiek Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 27an egin bilkuran onetsi ziren (2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 31koa).

–Bideozaintzako fitxategia:

Deskribapena: eraikin publikoetan kokatutako bideozaintzako kamerekin hartutako irudien fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: segurtasuna eta udal eraikin eta instalazioetako sarbideen kontrola.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: irudien grabazioaren bidez.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: Identifikazio datuak: irudia.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Barañaingo Udala.

Datuen komunikazioa: epaitegi eta auzitegiei, baita segurtasun indar eta kidegoei ere, legeak aurreikusten dituenetan.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Laguntza Bulegoa, Udaletxe Plaza, z.g.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

–012-Infolocal laguntza zerbitzuaren fitxategia.

Deskribapena: zerbitzua erabiltzen dutenen datu pertsonalen fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: aurrez aurreko harrera, harrera telefonikoa eta on line motakoa egiteko zerbitzua ahalbidetzea, horren bidez ohar, kexa eta iradokizunei erantzuteko; udal informazioa eta informazio orokorra lortzea; hitzorduak eskatzea; inskripzioak egitea; halaber, bilkurei eta jarduerei buruzko gaztiguak jasotzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek ematen dituzte telefonoz edo telematikoki, eta programa informatiko batean erregistratzen dira.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: telefono bidez eta on-line laguntza emateko zerbitzua erabili nahi duten guztiak eta Udalaren ekimenez egiten diren jakinarazpen eta gaztiguen hartzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, IFZ, telefonoa.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatikoa.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Barañaingo Udala.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Laguntza Bulegoa, Udaletxe Plaza, z.g.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2014ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1404441