2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Arbizuko Udalak, 2014ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Arbizun, 2014ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Miren Mendinueta Lakuntza.
Iragarkiaren kodea: L1404602