65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aranguren Ibarreko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Mutiloako udal bulegoetan (Mutiloako plaza, z.g.) tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Mutiloa-Taxoare-Zolina-Labiano-Ilundain-Lakidain-Gongora-Aranguren.

–Barrutiaren titularra: Aranguren Ibarreko Udala.

Arangurenen, 2014ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1404435