2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Angel Sarasa e Hijos, S.A. Jarduera: “industria nabea handitzea, produktu bukatua biltegiratzeko oliben eta ozpinetakoen enpresan”. Tokia: 697. lurzatia, 5. poligonoa, Andosilla.
Andosillan, 2014ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1404504