65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

“Dibertigarria, bateragarria diskapazitatea duten gazteentzat” programaren prezioen onespena

2014ko martxoaren 26an, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak “Dibertigarria, bateragarria diskapazitatea duten gazteentzat” programaren 2014ko apirileko kanpainaren prezioak onetsi zituen:

EGUTEGIA

ORDUTEGIA

PREZIOA

Apirilaren 22a, 23a, 24a eta 25a

17:00-20:00

13,00 euro

–Familiako bi arduradunak langabezian baldin badaude eta ingresorik jasotzen ez badute, hauen haurrek matrikulazio tasan exentzioa izango dute.

–Hobariak:

  • Familiako 2. kidea: %50.
  • Familiaren arduradun bat bakarrik: %20.
  • Familia ugaria: %20.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2014ko Martxoaren 27an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta

Iragarkiaren kodea: L1404638