65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ACEDO

Herrilur baten desafektazioaren espedientea. Hasierako onespena

Acedoko Kontzejuak, 2014ko martxoaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko 150. lurzatian 4.000 m²-ko herrilurra desafektatzeko espedientea, gero Camping Acedo S.L.ri erabilera laga beharrez, zakurren aisialdirako eta kimatu ondoko hondarrak berreskuratzeko.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Acedon, 2014ko martxoaren 26an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier López de Dicastillo Gastón.

Iragarkiaren kodea: L1404483