6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BAZTAN
Bertaratzeko ediktua
2014ko martxoaren 26an, Baztango Udaleko jarduneko alkateak, Mikel Ortega Arraztoak hitzez hitz honela dioen 46/2014 zenbakidun ebazpena eman zuen:
“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako dokumentazioa, 14-00591 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoaren gainean; errekurtso hori Promociones Inmobiliarias Zioz, SLk aurkeztu zuen, Baztango Udalaren Osoko Bilkurak 2013ko abenduaren 26an hartutako erabakiaren kontra, non erabaki baitzen AR-1 eta SGZV-6 sektorean sustatutako Udal Planeko egiturazko aldaketaren tramitazioarekin ez jarraitzea.
EBAZTEN DUT:
1.–Nafarroako Administrazio Auzitegira espedientea eta alegazio idatzia bidaltzea.
2.–Espedientean agertzen diren interesdunei errekurtsoaren berri jakinaraztea, ondorioak izan ditzan.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.”
Baztanen, 2014ko martxoaren 26an.–Jarduneko alkatea, Mikel Ortega Arraztoa.
Iragarkiaren kodea: L1404456