65. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Akats zuzenketa 2014ko lan publikoaren eskaintzan

Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko martxoaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen 2014ko lan publikoaren eskaintza, eta 2014ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an.

Hartan akats hau atzeman da: udaltzain lanpostuen artean 4.9 lanpostua sartu da, jardunean egonagatik, 4.11 lanpostuaren ordez, hura izanik hutsik dagoena. Beraz, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko martxoaren 24an egin bilkuran, erabaki du 2014ko lan publikoaren eskaintza aldatzea, bertan 4.9 udaltzain lanpostua agertu beharrean, 4.11 udaltzain lanpostua ager dadin. Hala bada, 2014ko lan publikoaren eskaintza honako lanpostu hauek osatuko dute:

-4.3: Udaltzain kaboa.

-4.6: Udaltzain kaboa.

-4.11: Udaltzaina.

-4.13: Udaltzaina.

-4.17: Udaltzaina.

Eskaintza hau handitzen ahalko da, behar den hautapen prozesuaren barnean, izangaiak Nafarroako Segurtasun Eskolako prestakuntza ikastaroan sartzeko tenorean hutsik dauden udaltzain lanpostuak betetzeraino.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2014ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1404428