1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
611/2014 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile (B maila) izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu eta deialdiaren II. eranskinean atzemandako akats bat zuzentzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 3ko 225/2014 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile (B maila) izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2014ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an.
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.
Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatutako epaimahaikideak izendatzea.
Aipatutako deialdiaren II. eranskinean, hizkuntzak jakiteagatiko puntuazio osagarriaren atalean, euskararen balorazioari dagokionean, akats bat atzeman denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da hori zuzentzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile (B maila) izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik, bera ordezkatzeko, M.ª Carmen Mayo Gárate andrea mahaikide titular izendatzea, eta Juan José Ayesa López jauna, haren ordezko.
3. Deialdiaren II. eranskinean, hizkuntzak jakiteagatiko puntuazio osagarriaren atalean, harrapatutako akatsa zuzentzea, izan ere:
Honela dioen tokian:
“–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera, lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 2,76 puntu bitarte destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako, eta 1,38 puntu bitarte destinoa eremu mistoan dutenetarako”.
Honela behar du:
“–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera, lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,60 puntu bitarte destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako, eta 2,76 puntu bitarte destinoa eremu mistoan dutenetarako”.
4. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2014ko martxoaren 24an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
ERANSKINA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
HERNANDEZ IMIRIZALDU, RUBEN
LARREA URRA, MARIA SOLEDAD
Baztertuak: Bakarrik ere ez.
Iragarkiaren kodea: F1404516