63. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO
ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2014ko abenduaren 27an egin bilkuran, aldaketa hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletan.

Onespenaren erabakia 2014ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ondotik ematen dira aldatutako tasa eta prezio publikoak, 2014ko ekitaldirako.

Cadreitan, 2014ko martxoaren 6an.–Mankomunitateko burua, Antonio Esparza.

ALDATUTAKO TASA ETA PREZIO PUBLIKOAK

Etxeko laguntza zerbitzuko 2014ko tasak

TARTEAK, ZENBATEKOAK ETA PORTZENTAJEAK

EUROAK/ORDUA

LGSaren %60tik %75era (645,30 euro)

0,95 euro/ordua

LGSaren %75etik %90era

1,35 euro/ordua

LGSaren %90etik %105era

1,76 euro/ordua

LGSaren %105etik %120ra

2,79 euro/ordua

LGSaren %120tik %135era

3,92 euro/ordua

LGSaren %135etik %150era: 854,95 / 949,95

5,05 euro/ordua

LGSaren %150etik %165era

6,18 euro/ordua

LGSaren %165etik %180ra

7,20 euro/ordua

LGSaren %180tik goiti

8,23 euro/ordua

Kotizaziorik gabeko pentsioen gutxieneko zenbatekoak: salbuetsiak.

KGParen eta LGSaren %60aren arteko zenbatekoak: 0,65 euro/ordua.

Material ortopedikoa

MATERIALA

UNITATEAK

ZENBATEKOA

Ohatze giltzatu barrarik gabea

1

7,572988

Ohatze giltzatu barraduna

1

11,391036

Ohatze elektrikoa

1

10,980832

Lastaira giltzatua

1

3,797012

Eskaren kontrako lastaira

1

3,797012

Aulki gurpilduna

1

7,572988

Ibiltzeko eskorga

1

3,797012

Garabia

1

15,188048

Barrak

1

3,828566

Triangelua

1

2,240343

Iragarkiaren kodea: L1403516