63. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 18koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tafallako Compañía de Bebidas Pepsico, S.L. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Tafallako Compañía de Bebidas Pepsico, S.L. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31006622011995) aztertu da, erregistro honetan 2013ko otsailaren 27an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2011ko maiatzaren 6an izenpetu eta 2013ko apirilaren 5ean zuzenduta, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko apirilaren 18an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

COMPAÑÍA DE BEBIDAS PEPSICO, S.L.

TAFALLAKO BOTILARATZE PLANTAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
2010-2012

Iruñean, 2011ko maiatzaren 6an.

Agertu dira:

Alde batetik, Luis Miguel Caballero, Fernando Segura eta Idoia Navarlaz jaun-andreak, langileen ordezkari, Enpresa Batzordeko kide diren aldetik, eta Ramon J. Goldarazena jauna, ELA sindikatuaren ordezkari, eta Martin Telletxea jauna CCOO sindikatuaren izenean.

Eta, beste aldetik, Ander Maiz, Marcial De La Presa eta Rosa Martinez jaun-andreak, Compañia de Bebidas Pepsico, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz.

Bi alderdiek elkarri aitortzen diote duten ordezkaritza, eta behar diren deliberazioen ondoren,

ERABAKI DUTE:

Behar diren deliberazioen ondoren, Tafallako lantokia ukitzen duen enpresako hitzarmen kolektiboa formalizatzea eta sinatzea, 2010., 2011. eta 2012. urteetarako.

Eta hala ager dadin, akta hau sinatzen dute, idazpuruan zehaztutako toki eta egunean.

Luis Miguel Caballero, Fernando Segura, Idoia Navarlaz, Ramón J. Goldarazena, Martín Telletxea, Ander Maiz, Marcial De La Presa, Rosa Martínez jaun-andreak.

1. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Lurralde eremua.

Compañía de Bebidas Pepsico, S.L. (CBP, S.L.) lantokiko langileei bakarrik izanen da aplikatzekoa hitzarmen hau, Tafallako plantan (Lizarrako errepidea z.g.).

2. artikulua. Langile eremua.

Lantoki honetako langile guztiak bakarrik ukituko ditu aplikazioak.

Aurrekoa gorabehera, beren borondatez eta hala nahita eskatzen duten langileek, enpresari eta langileen ordezkariei eskatu ere, beren lan baldintzak geroko lan kontratu edo itun bidez arautzen ahalko dituzte.

3. artikulua. Indarraldia eta iraupena.

Hitzarmen honek hiru urteko iraupena izanen du; 2010eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2012ko abenduaren 31ra luzatuko dira haren ondorioak.

Haren indarraldia bukatzen denean, besterik gabe luzatutzat joko da urtero, baldin eta hasierako edo luzatutako mugaeguna baino hiru hilabete lehenago alderdi kontratugile batek salatzen ez badu.

Hitzartutako baldintza berberei eutsiko die hitzarmenak, harik eta hitzarmen berri bat indarrean sartzen den arte.

4. artikulua. Zatiezintasuna.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo zatiezina osatzen dute eta, aplikatzeko orduan, beren osotasunean hartuko dira.

5. artikulua. Batzorde Paritarioa.

Batzorde Paritarioa eratzen da, hitzarmen honen klausulen aplikazioan sor daitezkeen gaietan interpretazio, arbitraje eta adiskidetze organoa izan dadin. Era berean, lanbide sailkapenaren arloan sor daitezkeen gai guztiak hartuko ditu Batzorde Paritario honek.

Batzorde Paritarioan hiru kide langileen ordezkariak izanen dira, hitzarmenaren eztabaidako ordezkaritza sozialean parte hartu dutenen artetik aukeratuak, eta, beste hiru, enpresaren ordezkariak.

2. KAPITULUA

Lanaren antolaketa

6. artikulua. Alderdi orokorrak.

Legezko araudian xedatutakoarekin bat, lana antolatzeko eta lan jarduera zuzentzeko eta kontrolatzeko ahalmena enpresa zuzendaritzari dagokio osorik, galarazi gabe ordezkari sindikalei dagozkien aholkularitza, orientazio eta proposatze ahalmenak, 24. artikuluarekin bat.

7. artikulua. Lanaldia, laneko araubidea eta ordutegia.

A) Lanaldia:

Ezartzen eta hitzartzen da urteko lanorduak 1744 izanen direla, indarraldiko urte bakoitzerako, urtero ezartzen den egutegiarekin bat:

B) Lanaren araubidea:

Araubide mota desberdinak izan daitezke, une oro dagoen lan antolaketa beharren arabera, esaterako lanaldi zatitua, txanda bat, bi eta hiru, igandeetako eta jaiegunetako atsedenaldiarekin edo laugarren txanda, hots, lan eta atseden ziklo propioa duten hiru txanda, adibidez lantalde batzuek duten txanda aldatze araubidea, non lantalde bakoitzak jarraian zazpi egun egiten dituen goizez, hiru egun atseden, jarraian zazpi egunez gauez, bi egun atseden, jarraian zazpi egun arratsaldez, bi egun atseden, eta horrela elkarren segidan, behar denean egindako eta argitaratutako txanden errotazioen egutegiarekin bat. Laugarren txandaren aplikazioa langileen legezko ordezkariekin negoziatuko da, negozioaren eta merkatuaren inguruabarrek uzten duten behar adinako denboraz.

Laugarren txandako araubidean lan egiteko beharra izanez gero, eta plantillaren zati bat bakarrik ukitzen bada, nahita egin nahi dutenei emanen zaie lehentasuna, ahal bada. Enpresa zuzendaritzak 8 egun lehenago komunikatuko die horren beharra langileen ordezkariei, baita behar diren egunak eta pertsonak ere.

Laugarren txandako egun edo ordu gehigarriak: hitzarmen honetan finkatutako benetako orduak ez gainditzeko, lana lau txandako sisteman egiteagatik, langile horiek soberako orduak erabiliko dituzte, baldin eta benetako ordutegiaren doikuntzagatik sortu badituzte, egun eta ordu gehigarrien araubidean, lan antolaketaren beharren arabera.

C) Laneko ordutegia:

Ordutegi mota ezberdinak izaten ahalko dira, une bakoitzean lana antolatzeko dauden beharrizanen arabera, eta jendeak egiten duen lanaren ezaugarrien arabera.

Oro har, urte osoan txandaka eginen da lan, horietako baten bat bete behar ez denean izan ezik. Ordutegia honakoa izanen da:

06:00 - 14:00.

14:00 - 22:00.

22:00 - 06:00.

Txandakako lanean, zuzendaritza eta Enpresa Batzordeak konpromisoa hartzen dute produkzio galerarik izan ez dadin, eta horretarako behar diren antolaketa neurrien alde egiten dute, modurik egokienean bete dadin.

Ildo horretan, adosten da, beharrezkoa denean, langile batzuen ordutegia aldatu ahal izatea, plantillaren %10i gehienez, laneko sarrera eta irteera ordubete atzeratuz. Horren truke 1. eranskinean ezarritako konpentsazioa jasoko dute.

Era berean, konpromisoa hartzen dute halako antolaketa bat lortzeko non tarteko erreleboak baldintzarik hoberenetan eginen diren.

Langileen asteko txanden koadroa nahitaez egonen da ikusgai enpresako iragarki oholean, aurreko asteko ostegunerako, goizeko txandaren irteera (14:00) baino lehen. Gero zuzenketarik egiten bada, ukitutako langileei abisua emanen zaie.

Txandaka lan egiten ez den ataletan, kasu bakoitzean eginkizunetarako egokienak diren lan araubidea eta ordutegiak ezarriko dira.

D) Lanaldiaren banaketa:

Produkzio lerro batek hiru txanda baditu astean zehar, mantentze-lanetako ataletik behar diren langileek larunbatean eginen dute lan, makinak geldirik daudenean aritu daitezen, eta asteko beste egun bat hartuko dute jaiegun, eta larunbateko txandaren plusa jasoko dute horregatik, 1. eranskinean finkatutakoa. Nominako gainerako kontzeptuak bezala eguneratuko da plus hori.

E) San Sebastian jaieguna:

San Sebastianen bezpera laneguna baldin bada, gaueko txanda arratsaldekora pasatuko da.

F) Lan egin beharreko larunbatak:

AOP 2011n aurreikusitako produkzioaren %50eko gehikuntza lortzen denean, enpresak 4 larunbat izanen ditu eskura, gehienez, langile eta urte bakoitzeko.

Asteburuetako txandak egin behar direnean, langileei 7 egun natural lehenago emanen zaie abisua.

Langileak oporretan baldin badaude beren txandarengatik larunbat batean lan egitea egokitzen zaienean, larunbat hori lan egindakotzat zenbatuko da. Kasu horretan ez da atsedun egunik sortuko.

Lan egindako larunbatek atseden egun bateko konpentsazioa izanen dute beti, eta neguko oporrei eransten ahal zaie.

Larunbat horietan lan egiteak ekarriko duen konpentsazio ekonomikoa 1. eranskinean ageri da, “txandako plus” gisa.

Hitzarmen honetan aurreikusitako gainerako ordainsari-kontzeptuen ehuneko berean handituko dira zenbateko horiek urtero.

Enpresa Batzordeak eta zuzendaritzak urtero aztertuko dute onetsitako AOP, erabakitzeko ea plantillak larunbatetako txanda hauek egin behar ote dituen.

8. artikulua. Oporrak.

Hitzarmenaren esparruko langile guztiek eskubidea izanen dute 24 laneguneko oporraldia izateko, edo enpresan lan egindako denborari dagokion zati proportzionala, urtarriletik abendura bitarteko urte naturala kontuan hartuta.

Neguko oporrak banatzeko, talde funtzionalak ezarriko dira. 4 lagun edo gutxiagoko taldeetan, pertsona bakar batek hartzen ahalko ditu oporrak batera. 5 edo 6 laguneko taldeetan, 2 pertsonak bakarrik har ditzakete batera.

23 lanegunetik 24ra pasatzearen ondorioz ateratzen den oporregun gehigarria, ordaindua eta berreskuratu behar ez dena, honako hauek kontuan hartuz hartuko da:

Arau orokorra hauxe da: neguko oporren egutegiarekin batera ematea egun gehigarria.

Norberaren neguko oporren egutegitik kanporako egindako eskaerak txandako eskuragarritasunaren menpe egonen dira, eta enpresak aukera izanen du eskatutako eguna 24 ordu lehenago ukatzeko edo onartzeko.

Neguko oporrak hartzeko erabiltzen den irizpide bera izanen da egun hori hartzeko.

Urtero, langile bakoitzak martxoaren 31 baino lehen eskatu beharko ditu oporrak, behar bezala antolatzeko.

Oporretan aldi baterako ezintasuna izanez gero, egiazko lansariaren %100 kobratuko da.

Oporrak oro har, baina bereziki udakoak, aste osoka hartu beharko dira, lanaren antolaketa egokiagoa lortzeko.

Urtebete eman ez duten langileek oporrei dagokien zati proportzionala hartzeko eskubidea izanen dute.

Edari freskagarrien enpresa bat, nabarmenki eta gero eta gehiago, sasoikakoa denez, 3. eranskinean daudenek bakarrik, eta baldintza hobeen errespetu gisa, izanen dute eskubidea ekainaren 15aren eta irailaren 15aren artean 15 egun natural hartzeko, atalen eta lanpostuen arabera antolatuak, gehienez ere 4 langileko taldeetan, halako moduz non lanaren antolaketari kalterik txikiena eginen baitzaio.

Halaber, Tafallako festen kargura jai hartzeko eskubidea izanen dute, bi egunetan izan ezik, horietan lan egin beharko baitute.

2007. urtetik, oporretarako bi txanda ezarriko dira, modu errotatiboan hartzeko: txanda batek bi asteko oporraldia Tafallako festen ondoren, eta beste txanda 3 laguneko taldetan zatituko da, eta horiek bi asteko oporraldia izanen dute, data hauetan banatu beharrekoak: uztaileko lehenbiziko bi asteak, uztaileko azkeneko bi asteak eta abuztuko lehenbiziko bi asteak.

Txanda desberdinetako langileek oporrak elkarrekin aldatzen ahalko dituzte, betiere enpresaren baimenarekin.

Oporrak udan (ekainaren 15etik irailaren 15era) ez hartzea erabakitzen duten langileek 2 egun gehiago izanen dituzte neguan, pizgarri.

Era berean, finko izaera hartu duten langileak III. eranskinean sartuko dira.

9. artikulua. Aparteko orduak.

Enpresa zuzendaritzak uste duenean beharra dagoela, langileei proposatuko die aparteko orduak egitea, eta nahitaez egin beharko dira ezinbesteko kasuetan, ezinbesteko beharra dagoenean edo produkzioa ukitzen duten matxuren premiazko konponketetan. Ezinbesteko kasutzat hartuko dira aparteko gertaerak, fabrikazio prozesu normaletik kanpokoak.

Inguruabar bereziengatik ohiko lanaldia bukatu ez denean, edo programatutako produkzio prozesua bukatu ez denean, prozesu horrek ukitutako lanpostuetako ekoizleek behar diren aparteko orduak egin beharko dituzte horiek bukatzeko, ez daitezen kaltetu lehengaiak edo fabrikazioan erdiprestatutako produktuak.

Enpresari dagokio aparteko orduak egiteko ekimena, eta libreki onartzea edo uko egitea langileari, salbu ezinbesteko kasuetan, premiazko beharra denean edo aurreko lerroaldeetan aipatutako inguruabar berezietan.

Enpresak, aparteko orduak egin daitezela eskatzeko, irizpidetzat hartuko du arrazionalki eta ekitatez banatu daitezela egin nahi dituzten langile guztien artean, baldin eta ahal baldin bada, lan motarengatik, eta betiere ahalik eta gutxienak eta ezinbestekoenak eginen dira.

Baldin eta langile batek, lan-arrazoiengatik, uste badu beharrezkoa dela aparteko orduak egitea, nahiz eta enpresak eskaerarik ez egin, aldez aurretik, ahal dela, dagokion buruaren baimena izan beharko du, eta horretarako horren berri emanen dio behar den denboraz.

Hitzarmen honetako alderdi sinatzaileek adostu dute behar diren aparteko orduak eginen direla funtsezko problema produktiboak konpontzeko, legez ezarritako kopuru mugen barnean.

Langile batzuen lanak gainerakoen jarduna abiarazten edo ixten duenean, behar-beharrezkoa den denboraz luzatzen ahalko da, akordioan edo itunean ezartzen den moduan. Luzatutako lan denbora ez da zenbatuko aparteko orduen mugetarako, baina aparteko ordu gisa ordainduko dira.

10. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Hitzarmen honen menpeko langileek eskubidea izanen dute lizentzia eskatzeko eta soldata, antzinatasuna eta “Ad Personam” plusa jasotzeko, honako kasu hauetan:

A) Langilearen ezkontza, 15 egun natural.

B) Gurasoak, aita-amaginarrebak, seme-alabak, suhi-errainak, ezkontidea, anaia-arrebak, koinata-koinatuak, aitona-amonak eta bilobak ospitaleratzea: 4 egun natural edo 3 lanegun. Familiakoak ospitaleraturik dauden bitartean erabil daitezke egun hauek, eta enpresari justifikantea eman beharko diote, non berariaz adieraziko baita pazientea ospitaleraturik dagoela.

Kasu hauetan, erditze naturalarengatiko baimena salbuesten da.

Onartzen da baimena kirurgia behar den kasuetan, barnean dela haurdunaldiko edozein kirurgia eta zesarea bidezko erditzea.

C) Emaztearen erditzea: 5 egun natural.

D) Anaia-arreben, koinata-koinatuen, gurasoen edo seme-alaben ezkontza: egun natural bat. Egun baliodun bihurtuko da, baldin eta ezkontzara joateko beharrezkoa bada Tafallatik 200 km-ra baino gehiagora dagoen herri batera joatea.

E) Ezkontidea, gurasoak, aita-amaginarrebak, seme-alabak, suhi-errainak, anaia-arrebak eta koinatu-koinatak hiltzeagatik: 4 egun natural.

F) Aitona-amonak, bilobak, ilobak eta osaba-izebak hiltzeagatik: egun natural bat.

G) Ohiko bizilekua aldatzeagatik: lanegun bat.

H) Publikoa edo pertsonala den eginbehar saihestezina betetzeko behar-beharrezkoa den denbora, Langileen Estatutuaren 37.artikuluaren D) atalean ezarri bezala.

I) Hezkuntza eskubide orokorrak eta lanbide prestakuntza jasotzeko ezarritako denbora, Legeak araututako kasuetan eta moduan.

J) Behar den denboraz, aurretik medikuak agindua emanda, Gizarte Segurantzako espezialisten kontsulta medikora joateko. Joan aurretik, langileak frogagiria aurkeztu beharko dio enpresari. Halaber, 2 ordu familia medikuarekin kontsulta egiteko, lanaldiarekin bat egiten duenean.

K) Odol bereko edo ezkontza bidezko lehen mailako ahaideen kirurgia handi anbulatorioa denean, egun bat.

L) Gehienez ere 8 ordu urtean, lehen mailako ahaideei medikutara edo espezialistengana laguntzeko. Ustekabeko larrialdietarako bakar-bakarrik erabiliko da lizentzia hau. Erabilitako denborarako frogagiria beharko da beti.

Mediku pribatuengana joateko, behar den denbora, behar den frogagiriarekin.

Bi alderdiek uste dute abusuak eta lizentzia horien beharrik gabeko erabilera eragotzi behar direla. Izan ere, justifikatutako arrazoiengatik eta ezinbestekoak direnean besterik ez dira erabili behar.

B), E) eta F) ataletako gertaerak leku bereziki urrutikoetan izaten badira, eta bidaia luzea eskatzen badute, enpresa zuzendaritzak zazpi egun natural arte luza ditzake aipatutako lizentziak. Luzatzeko epeari buruz desadostasunik izanen balitz, langileen ordezkariei adituko zaie.

Aurretik aipatu diren lizentziak adierazten diren inguruabarrengatik ezarriko dira berariaz. Beraz, inguruabar horiek gertatzen direnean hartu beharko dira, eta ezin izanen dira berriro alegatu.

Lizentzia horietako edozein erabili nahi duen langileak enpresari jakinarazi beharko dio ahalik eta lasterren, eta automatikoki emanen da. Hala ere, hura ematea eragiten duena gertatu dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, eta hori ez aurkeztea edo alegatutako arrazoia faltsua izatea hutsegite oso larritzat joko da.

Atal honen ondorioetarako, izatezko bikoteak aitortuko dira.

11. artikulua. Lizentzia ordaindugabeak.

Baldin eta, oso kasu berezietan, aurreko artikuluko lizentzietan aurreikusi gabeko lizentzia ordaindurik eskatzen badu langileak, eta enpresak bere iritziaren arabera inguruabar horiek aztertu eta egoki baderitzo, baimena emanen du, idatziz eta bi egun lehenago, salbu larrialdiak berak uzten ez badu. Baimena eman eta gero, langileak aukera hauetako bat hautatu beharko du: emandako egunak erregelamenduzko oporretatik kentzea edo egun horiek erabiltzea inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik gabe.

Nolanahi ere, bidezko frogagiriak aurkeztu beharko ditu, aurreko artikuluko azken lerroaldean adierazitako baldintza berberetan.

3. KAPITULUA

Lanbide sailkapena

12. artikulua. Lanbide taldeak.

Lanbide-sailkapena:

Hitzarmen honen esparruko langileak haien jakintza, eskarmentua, makinekin eta instalazioekin lanean egindako denbora, autonomia maila, erantzukizuna eta ekimena kontuan hartuz sailkatuko dira, egiten dituzten lanbide jardueren arabera eta lanbide sailkapen eta kalifikaziorako sistema honetan zehazten diren definizioak oinarri hartuz.

Sailkapena funtzio taldeetan eta lanbide mailetan eginen da, irizpide orokor objektiboak interpretatuz eta aplikatuz eta langileek dituzten oinarrizko eginbehar eta funtzio adierazgarrienak kontuan hartuz.

Lanpostu batean ohikoa bada lanbide-maila desberdinetako eginbeharrak eskuartean izatea, sailkapena lanbide-maila altuenaren berezko jardueren arabera eginen da.

Sailkapen irizpide honek ez du berarekin ekarriko kanpo uztea, lanbide-maila bakoitzeko lanpostuetatik, eginbehar osagarriak gauzatzea, beheragoko lanbide-mailetako lanpostuetarako oinarrizkoak badira.

Lanbide sailkapen berri honen helburua da lantokiaren beharrizanekin eta errealitatearekin zuzenean bat datorren lanbide egitura lortzea, erraztasunak emanez jarduerak garatzeko orduan kolektibo osoa hobeki interpretatzeko eta funtzioen eta erantzukizunen banaketa koherenteagoa izateko, inola ere murriztu gabe duintasuna, igotzeko aukera eta bidezko ordainsaria, eta inolako arrazoirengatik bereizketarik egin gabe.

–Lanbide kalifikazio eta kokapenerako faktoreak:

Hitzarmen honen esparruko langileen lanbide kalifikazioan eragina duten faktoreak eta, horrenbestez, haiek lanbide maila jakin batekoak direla adierazten dutenak, honako hauek dira:

A.–Jakintzak: faktore hau balioesteko, kontuan hartuko da, eginkizuna behar bezala betetzeko oinarrizko prestakuntzaz gain, langileak bereganatu dituen jakintza maila eta eskarmentua, eta orobat zenbat kostatzen den horiek bereganatzea.

Fabrikazio prozesuaren ezaugarriak direla-eta, berebiziko garrantzia dauka berariazko lanpostu bakoitzean benetan emandako lan denborak, baita makina eta lanpostu bat edo gehiago oso ongi ezagutzea ere.

B.–Ekimena eta autonomia: faktore hau balioesteko kontuan hartuko da, arauen edo jarraibideen betetze-mailaz gain, gauzatutako eginbehar eta funtzioetan dagoen mendekotasun hierarkikoa.

C.–Erantzukizuna: faktore hau balioesteko, kontuan hartuko da zenbaterainokoak diren funtzioaren titularraren ekintza-autonomia, eta zenbaterainokoak diren haren kudeaketak emaitzetan duen eragina eta ondorioek pertsonengan, produkzio prozesuan, makinerian edo produktuetan duten garrantzia.

D.–Agintea: faktore hau baloratzeko kontuan hartuko da noraino gainbegiratu eta antolatu behar dituen eginkizunak eta zereginak, baita harremanetarako gaitasuna, lantaldearen ezaugarriak eta zenbat pertsona izanen dituen mendean ere.

E.–Konplexutasuna: faktore hau baloratzeko kontuan hartuko da lehen aipatutako faktore horietatik zenbat behar diren eta zenbaterainoko integrazio maila duten esleitutako eginkizunetan edo lanpostuan.

Sailkapen sistemak:

Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiak funtzio talde, lanbide maila eta, lanbide maila bakoitzaren barnean, ordainsari maila zehatz bati atxikiko zaizkio.

Horiek guztiek batera finkatuko dute langile bakoitzaren antolaketa sailkapena.

Antolaketa sailkapenak berarekin dakartzan funtzioak egitea kontratuzko lan harremanaren lehen mailako edukia da. Ondorioz, bertako edozein maila bete beharko da, behin lanpostu berriari dagokion prestakuntza jasotakoan enpresaren aldetik.

Behin-behineko langileak, 6 hilabete igarota, C mailan sartuko da, lanpostuan egiten dituen eginkizunei dagokien kategoriaren barnean.

4. mailako langileek, baldin eta 4. kategoriako hiru postu autonomoki betetzen badakite, edo 4. kategoriako bi postu eta 3. kategoriako bat, C mailako 3. mailara igaroko dira.

Talde funtzionalak:

Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiak hurrengo taldeetako batean sailkatuta daude:

–Teknikariak:

Kualifikazio maila altua, esperientzia eta goi eta erdi mailetako titulazioekin lor daitezkeenen pareko gaitasunak dituzten langileak, eta kualifikazio eta konplexutasun handiko lanak egiten dituztenak.

–Enplegatuak:

Talde honetan sartzen dira ezagutza eta/edo esperientziagatik administrazio lanak, komertzialak, antolaketakoak, informatikakoak, laborategikoak eta, oro har, bulegoko lanpostuetako berariazko lanak egiten dituzten langileak; zeregin horien bidez kudeaketaren eta jarduera ekonomiko nahiz kontabilitatekoaren berri ematen da, produkzio lanak koordinatzen dira eta pertsonei arreta emanez burutu beharreko lan osagarriak egiten dira.

–Beharginak:

talde honetan sartzen dira ezagupen eta/edo esperientziagatik produkzioarekin lotuta dauden eragiketak egiten dituzten langileak, dela zuzenean produkzio prozesuan arituz, dela mantentze, prestaketa, garraio, biltegiratze lanean edo beste eragiketa osagarri batzuetan arituz; gainbegiratze eta koordinazio eginkizunak ere sartzen dira.

Lanbide mailak:

–1. lanbide taldea: irizpide orokorrak:

Laguntzaile talde batek egiten dituen askotariko lanak integratu, koordinatu eta gainbegiratzeko diren eginkizunak.

Zeregin konplexu baina homogeneoak, zeinek, nahiz eta aginte-ardurarik ez izan, eduki intelektual edo giza erlazio handia duten, konplexutasun tekniko handiko jarraibide orokorren esparruan.

Prestakuntza:

Titulazioa edo lanean arituta lortutako ezagutzak erdi mailako ikasketen parekoak dira, lanpostuan izandako prestakuntza berariazkoarekin osatuta.

Adibideak:

A gradua.–Informatikako aplikazioen analista. Mantentze-lanen gauzatzea antolatzeko eta gainbegiratzeko ardura.

B gradua.–Honako hauen gaineko ardura: unitate homogeneo bat, izaera administratibokoa, salmenta sare batekoa edo jarabeena, eta bi produkzio lerro edo gehiago.

C gradua.–Produkzio, biltegi, zerbitzu eta administrazio zereginak antolatzeko, gainbegiratzeko eta gauzatzeko ardura.

–2. lanbide maila: irizpide orokorrak:

Antolaketa maila baxuago batean lankide talde batek egiten dituen zeregin homogeneoak integratu, koordinatu eta gainbegiratzeko lanak.

Agintzeko ardurakidetzarekin edo gabe, tarteko jarduera intelektuala eta giza harremanak eskatzen dituzten zereginak dira, zailtasun tekniko ertaineko jarraibide zehatzen esparruan, ezarritako prozesuan autonomia izanik.

Prestakuntza:

Titulazioa edo lanean arituta lortutako ezagutzak BBBren edo LHko 2. mailaren parekoak dira, lanpostuan izandako prestakuntza zabalarekin osatuta.

Adibideak:

Lanbide maila honetan, analogiaz ondoko hauekin parekatzen ahal diren jarduera guztiak biltzen dira:

A gradua: taldeko buruak.

B gradua: kontularitza lanak, non laguntzaileek hornitutako elementuak bildu eta honako hauek eginen diren: balantzeak, kostuak, diruzaintzako hornikuntzak eta antzeko beste lan batzuk; betiere, enpresaren kontularitza planean oinarriturik. Edo lehengaien eta produktu bukatuen biltegiak kontrolatzea eta kudeatzea, behar bezala kudeatuz stockak, irteerak, logistika, etab.

C gradua: mantentze-lan mekaniko, elektroniko eta elektrikoko langileek egiten dituzten lanak, langile talde baten gaineko agintea izan edo ez.

–3. lanbide maila: irizpide orokorrak:

Autonomoki egiteko lanak, lana gauzatzeko ardura duten langileei ekimena eskatu ohi diena, barnean dela horien erantzukizuna, gainbegiratzearen menpe. Beste langile baten edo batzuen laguntza izan daiteke.

Prestakuntza:

Titulazioa edo lanean arituta lortutako ezagutzak BBBren edo LHko 2. mailaren parekoak dira, lanpostuan izandako prestakuntza berariazkoarekin osatuta.

Adibideak:

Analisi fisikoak, kimikoak eta biologikoak, eta laborategiko determinazioak egitea, norbaitek gainbegiratuta, beharrezkoa ez izanik beti arauak eta zehaztapenak adieraztea. Eskatzen da gailuak zaintzea eta homologatzea, behar diren erreaktiboak prestatzea eta analisi txostenak eta buletinak ematea.

Jarabeak egitea eta betetze makina zaintzea eta hari arreta ematea.

Fluidoen kontrola.

Biltegiak kontrolatzea eta kudeatzea.

–4. lanbide maila: irizpide orokorrak:

Jarraibide zehatzak jasota egiten badira ere, ezagupen profesional egokiak eta gaitasun praktikoak eskatzen dituzten zereginak. Erantzukizuna mugatua da, gainbegiratze zuzena baitute.

Prestakuntza:

Titulazioa edo lanean arituta lortutako ezagutzak OHOren edo LHko 1. mailaren parekoak dira, lanpostuan izandako prestakuntza berariazkoarekin osatuta.

Adibideak:

–Makinak maneiatzea, esaterako etiketatzaileak eta multzokatzaileak eta paletizatzaileak.

–Testu tratamenduak atzerriko hizkuntzekin.

–Laguntza lana biltegietan: zama-lanez gain, biltegizainen lanaren osagarriak diren beste batzuk.

–Garraio eta paletizazio eginkizunak, elementu mekanikoekin eginak.

–Analisi erraz eta ohikoak egitea, aise egiaztatzeko modukoak.

–Testuen tratamendua.

–Koipeztatze lanak.

–Langile-lanak betetzea, kutxak eta botilak garbitzeko makinetan eta despaletizatze makinetan, erregulazioa eta puntuan jartzea eskatzen dutela.

–5. lanbide maila: irizpide orokorrak:

Lan metodo zehatz bati segituz egiten diren eragiketak, beste norbaiten gainbegiratze lan handiarekin. Lan horietarako oinarrizko lanbide ezagupenak eta behar dira.

Prestakuntza:

Titulazioa edo lanbidean lortutako ezagupenak, Eskola Graduatuaren edo LHko 1. mailaren adinakoak.

Adibideak:

Lanbide maila honetan, aipamen gisa, analogiaz ondoko hauekin parekatzen ahal diren jarduera guztiak biltzen dira:

–Eragiketa sinpleak, edozein motatako makina edo instalazioetan.

–Laborategiko oinarrizko lanak.

–Artxibo, erregistro, kalkulu, fakturazio eta posta lanak eta antzekoak, nolabaiteko ekimena behar dutenak.

–6. lanbide maila: irizpide orokorrak:

Argi emandako berariazko jarraibideekin egiten diren lanak, menpekotasun maila handiz, eta batez ere ahalegin fisikoa eta/edo arreta eskatzen dutenak.

Prestakuntza:

Titulazioa edo lanbidean lortutako ezagupenak, Eskola Graduatuaren edo Eskola Ziurtagiriaren adinakoak.

Adibideak:

–Eskuzko jarduerak.

–Oinarrizko eragiketak makina errazetan, edo zailagoetan, horietan urtebete baino gutxiagoko esperientzia izanda.

–Zama-lanak eskuz, elementu mekaniko errazekin lagunduta.

–Garbiketa lanak.

4. KAPITULUA

Araubide ekonomikoa

13. artikulua. Soldataren egitura.

1. Honela eratzen da langileen soldata:

a) Hitzarmeneko oinarrizko soldata.

b) Hitzarmen honetan ezarritako soldata osagarriak.

c) Aparteko eskersariak, hilabetez gorako mugaeguna dutenak.

d) Behar denean, borondatezko hobekuntzak, banaka itunduak edo enpresaburuak berak hala erabakita emandakoak (esaterako, “Ad personam” plusa).

2. Langileen Estatutuaren 31. artikuluaren 2. lerroaldean aurreikusitakoaren babesean, langile guztien soldata ordainsaria urteko hamabi pagatan bakarrik jasoko da, eta, horrenbestez, aparteko eskersariak proportzionalki banatuko dira.

3. Aurreko lerroaldean aurreikusitakoaren ondorioz, honako hau hartuko da orduko soldatatzat: urteko soldata osoa zati urteko benetako lan orduak eginez ateratzen den zatidura.

14. artikulua. Hitzarmeneko oinarrizko soldata.

1. Hitzarmenaren oinarrizko soldata honako hau da: langileei beren lanbide taldearen eta mailaren arabera ordaindutako ordainsaria, hitzartutako lana egiteagatik, ezarritako ohiko lanaldian.

2. Maila bakoitzean hiru ordainsari gradu ezarri dira, postuaren edukiaren eta egindako benetako lan denboraren arabera, faktore funtsezkoa baita.

3. Lanaldi partzialeko kontratua duten langileek hitzarmeneko oinarrizko soldata jasoko dute, itundutako proportzioaren arabera.

4. Lantoki honetan, hitzarmena indarrean den bitartean, honako soldata hauek izanen dira:

2010. urtean: 2009. urteko balioei 2009ko Kontsumoko Prezioen Indize Nazionalaren igoera aplikatuko zaie, gehi 0,4 puntu, eta horixe izanen da.

2011. urtean: 2010. urteko balioei 2010eko Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera Nazionala aplikatuko zaie, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera.

2012. urtean: 2011. urteko balioei 2011ko Kontsumoko Prezioen Indize Nazionalaren igoera aplikatuko zaie, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera.

Indarreko urte bakoitzerako puntu honetan jasotako gehitzeak kontzeptu guztiei aplikatuko zaizkie: ezkontzagatiko plusa, seme edo alaba bat jaiotzeagatiko plusa, txandaren plusa, oinarrizko soldata eta antzinatasunaren oinarria.

“Ad personam” osagarriak.

“Ad personam” osagarriek ez dute gehitzerik izanen hitzarmen honek indarrean dirauen bitartean.

I. eranskinean zerrendatzen dira osagarri hau aitortua duten langileak eta dagozkien zenbatekoak.

15. artikulua. Soldataren osagarriak.

1. Hitzarmen honen aplikazio eremuan dauden langileek eskubidea izanen dute, bidezko denean, honako soldataren osagarri hauek jasotzeko:

a) Antzinatasuna.

b) Lanpostua.

c) Lanaren kantitatea edo kalitatea.

d) Gaueko lana.

e) Txandan aritzea.

2. Antzinatasunaren osagarria:

Hitzarmen honen menpeko langile finkoek gehitze batzuk izanen dituzte aldian behin; hona hemen zenbatekoak eta moduak:

Enpresan 3, 4 eta 5 urte aritzea zerbitzua ematen: %5.

Enpresan 6, 7 eta 8 urte aritzea zerbitzua ematen: %15.

Enpresan 9 eta 10 urte aritzea zerbitzua ematen: %20.

Enpresan 11, 12, 13, 14 eta 15 urte aritzea zerbitzua ematen: %25.

Enpresan 16, 17, 18, 19 eta 20 urte aritzea zerbitzua ematen: %40.

Enpresan 21 eta 22 urte aritzea zerbitzua ematen: %55.

Enpresan zerbitzuan 23 urte aritzea zerbitzua ematen: %60.

Antzinatasuna zenbatzeko, lanean hasi zen hilabete osoa hartuko da kontuan.

Kontzeptu honengatik jasoko direnak kalkulatzeko, oinarri hau hartuko da: I. eranskinean “Antzinatasuna kalkulatzeko oinarria” izenburupean dagoena.

3. Lanpostuko osagarria:

Hala erabakitzen denean, itun banakako edo kolektiboaren bidez sorraraziko da, esleitutako lanpostuaren ezaugarri berezien arabera.

Ez da pertsonala ez finkagarria ere; hortaz, eginkizunak betetzeari uzten zaionean edo sorrarazteko baldintzak desagertzen direnean ordaintzeari utziko zaio.

4. Lanaren kantitateagatiko edo kalitateagatiko osagarria:

Lan kantitate handiagoa edo kalitate hobekoa egiteagatik sorraraziko da, hala erabakitzen denean itun banakako edo kolektiboen bidez, nahiz errendimenduaren araberako ordainketa sistema bati loturik egon nahiz ez.

5. Gaueko lanaren osagarria:

Gaueko txandan aritzen diren langileak, 22:00ak eta 6:00ak artean, gaueko lanaren osagarri bat jasoko dute: oinarrizko soldataren eta, halakorik balitz, “Ad Personam” plusaren %26.

Gaueko lanaren plusa oporretan ere jasoko da, eta zenbatekoa hau izanen da: atsedenaldi hori hasi aurreko hamabi hilabeteetan kontzeptu horrengatik ordaindutako zenbatekoen batez bestekoa.

6. Txandakako lanaren plusa:

Zerbitzua lau txandako sistema bidez ematen duten langileek I. eranskineko zenbatekoak jasoko dituzte.

7. Laneko baldintzengatikoa (nekagarritasuna, toxikotasuna, arriskua), halakorik ezartzen bada.

16. artikulua. Aparteko eskersariak.

Honako hauek ordainduko dira:

–Uztaileko paga.

–Eguberrietako paga.

–Mozkinen paga.

Enpresak, horietako bakoitzean, eskersari bat emanen du, honako hauen 30 egun adinakoa: oinarrizko soldata, antzinatasuna eta “Ad Personam” plusa, halakorik bada. Baina, langileekin adosturik, urteko hilabete guztietan banaturik jasoko da.

Urtean lanean hasten diren edo lana uzten duten langileek lan egindako denboraren proportzioan kobratuko dituzte eskersariak.

Eritasunagatiko bajan edo istripuarengatiko bajan dauden langileek dagozkien eskersariak jasoko dituzte, aktibo balira bezala, ondorio guztietarako.

17. artikulua. Borondatezko hobekuntzak (“Ad Personam” plusa).

Norberaren inguruabar historikoen ondorioz, edo soldata egokitzearen ondorioz, talde edo mailen arabera lanbide sailkapena sistema sartzeko garaian, enpresa honetako langile batzuei beren ordainsari gehigarriak aitortu behar zaizkie, beren mailatik gora daudenak.

Zenbateko hauek, “Ad Personam” plusaren izenpean, guztiz pertsonalak izanen dira, eta banakakoak, eta soldata izaera izanen dute.

18. artikulua. Soldataz kanpoko ordainsariak.

Soldataz kanpoko ordainsariak izanen dira, forma edozein izanik ere, emandako lanarekin harreman kausalik eta zuzenik ez dutenak.

Izaera hori dute, besteak beste, dietek, garraio gastuek, kilometrajeek eta kalte-ordainek.

19. artikulua. Aparteko orduak:

Aparteko orduengatik, mota edozein izanik ere (arruntak, jaiegunetakoak, gauekoak eta jaiegun/gauekoak) hitzarmen honen II. eranskinean agertzen diren zenbatekoak ordainduko dira.

Jaieguneko aparteko ordutzat hartuko da igandeetan eta egutegian jaiegun gisa agertutakoetan egindakoa, betiere Nafarroako Laneko Ordezkaritzak edo dagokion erakunde autonomoak onetsitako egutegiaren arabera, baita baliodunak ez diren larunbatetan eta adostutako “zubietan” egindakoak ere.

Gaueko aparteko ordutzat hartuko da 22:00etatik 06:00ak arte egindakoa.

Jaieguneko gaueko aparteko ordutzat hartuko da jaieguneko 22:00etatik biharamuneko 6:00ak arte egindakoa, batez ere erabili direnak makinak, fluidoak eta instalazioak prestatzeko, instalazioak puntuan jarri ahal izateko.

20. artikulua. Onura sozialak.

I. eranskinean agertzen diren diru-kopuruak emanen dizkie enpresak langileei.

Mozkin horiek emateko, beharrezkoa izanen da hor azaltzen dena behar bezala justifikatzea.

Bi ezkontideek edo gurasoek enpresan lan egiten dutenean, mozkin horiek horietako bakoitzari emanen zaizkio.

21. artikulua. Enpresaren borondatezko asegurua.

Enpresak konpromisoa hartzen du behar den aseguru etxeari ordaintzeko behar diren eta harekin sinatutako polizan aurreikusi diren primak, aseguru etxea beharturik egon dadin honako kapital hauek (700940000805 –5W4000100998– bizi polizan daudenak) ordaintzera langile finko onuradunei, kasua bada: Urtero, indarreko polizaren kopia emanen zaie langileen legezko ordezkariei.

EZINTASUNA

Heriotza, lanbideko ezintasun iraunkor osoa eta ezintasun iraunkor absolutua

Heriotza
istripuagatik

Heriotza, zirkulazio istripuaren
ondorioz

Ezkongabea / Dibortziatua

Alarguna seme-alabarik gabe

6.610,00

13.220,00

19.830,00

Ezkongabea / Dibortziatua

Alarguna seme-alabekin

Ezkondua seme-alabarik gabe

11.720,00

23.440,00

35.160,00

Ezkondua seme-alabekin

16.830,00

33.660,00

50.490,00

22. artikulua. Lanerako ezintasun iragankorra.

Aldi baterako ezintasuna, eritasun arruntagatik edo lanetik kanpoko istripuagatik:

Gizarte Segurantzari buruzko xedapenetan ezarritakoa gorabehera, enpresak kalte-ordain osagarri bat pagatuko die bere menpeko langileei, lanbidekoa ez den eritasunarengatiko bajan daudenean, egoera horretan dauden 1. egunetik, eta irauten duen bitartean, bajaren aurreko hilabeteko oinarri arautzaileko %100era (gehienez) iritsi arte.

Portzentaje hori 18 hilabetez ordainduko da gehienez ere. Langile finkoei gehienez ere bi urtez gordeko zaie postua, baja hartzen duten egunetik.

Behin-behineko langileen, bitarteko langileen edo sasoiko edo kanpainako langileen kasuan, kontratuaren iraunaldi bera izanen du lanpostuaren erreserbak.

Aldi baterako ezintasuna, laneko istripuengatik edo lanbide eritasunagatik:

Enpresak kalte-ordain osagarri bat pagatuko die bere menpeko langileei, laneko istripuengatik edo lanbide eritasunagatik bajan daudenean, egoera horretan dauden 1. egunetik, eta irauten duen bitartean, bajaren aurreko hilabeteko oinarri arautzaileko %100era (gehienez) iritsi arte.

Portzentaje hori 18 hilabetez ordainduko da gehienez ere. Langile finkoei gehienez ere bi urtez gordeko zaie postua, baja hartzen duten egunetik.

Laneko istripuengatik edo lanbide eritasunagatik aldi baterako ezintasunik baldin bada eta oporren hasierako egunarekin bat egiten badu, oporrak bertan behera utziko dira.

Beste oporraldi bat ezarriko da, aldi baterako ezintasun prozesua bukaturik, bi alderdiak ados jarririk. Oporrak urte naturalaren barnean hartuko dira, eta horrek ez du berarekin baimen gehigarririk ekarriko dagokion alditik kanpo hartzeagatik.

Behin-behineko langileen, bitarteko langileen edo sasoiko edo kanpainako langileen kasuan, kontratuaren iraunaldi bera izanen du lanpostuaren erreserbak.

Aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskuarengatik.

Ukitutako langileek egoera horren 1. egunetik jasoko dute, eta egoerak dirauen bitartean, kalte-ordain osagarri bat, bajaren aurreko hilabeteko oinarri arautzailearen %100 egin arte, gehienez.

5. KAPITULUA

Sindikatuekin lotutako xedapenak

23. artikulua. Sindikatuen ordezkaritza.

Hitzarmen honek ukitutako enpresak aitortzen ditu Negoziazio Batzordea eta ordezkari sindikalak, haren esparruko hauteskundeetan hautatutakoak.

24. artikulua. Langileen ordezkarien eginkizunak.

Langileen ordezkariek, beren eskumenen eremuan, honako eginkizun hauek izanen dituzte:

A) Enpresaren bilakaerari buruz informazioa jasotzea hiru hilabetetik behin.

B) Eskura izatea, urtero, memoria, balantzea, emaitzen kontua eta oro har akziodunen esku dauden agiri guztiak.

C) Honako hauei buruzko akordioetan esku hartzea, gauzatu baino lehen: enplegu erregulazioak, erabateko edo hein bateko itxierak, enpleguaren erregulazio partzialak, lanaldiaren murrizketa dutenak, eta instalazioen lekualdaketak.

D) Honako hauei buruz behar den denboraz informazioa jasotzea:

–Funtsezko aldaketak egitea lanaldiaren banaketan, lan ordutegietan, etab.

–Bat-egiteei buruzko edo enpresaren forma juridikoa aldatzeari buruzko akordioak, horrek enplegu kopuruari eragiten dionean.

–Enpresak erabili ohi dituen lan kontratu idatzien ereduak ezagutzea.

–Istripuen prebentzioari eta laneko segurtasun eta higieneari buruzkoen berri izatea.

–Gizarte funtsen kudeaketan parte hartzea.

–Langileen sailkapenari buruz izaten diren erreklamazioen berri ematea.

–Ekoizpenaren antolaketaren arloan edo hobekuntza teknikoetan egokitzat jotzen diren neurriak proposatzea enpresari.

–Baldin eta lana uztean egiten den likidazioan langilea konforme ez badago, horri buruzko informazioa biltzea, langileen ordezkari bat aurrean dela, langileak hala eskatzen badu.

–Enpresak aurkeztutako Gizarte Segurantzaren likidazioei buruz informazioa eskatzea.

E) Erregistro bat gauzatzeko, langileen ordezkari baten presentzia eskatzea.

25. artikulua. Berme sindikalak.

Langileen ordezkariek indarra duen legediak une bakoitzean aitortzen dizkien bermeak izanen dituzte. Langileen ordezkari gisa dituzten jarduerak egiteko ordu kredituari dagokionez, indarra duen legedian une bakoitzean xedatutakoari jarraituko zaio, baita enpresako langileen kopuruari ere. Baina adierazten da ezen, langileen ordezkarientzat, Legearen arabera kopuru txikiagoa aplikatu behar denean, kasu honetan erregelamenduak ezarritakoaren gainetik 2 orduko hobekuntza aplikatuko dela. Horiek transferitzen eta pilatzen ahalko dira, ondoren azaltzen den bezala.

Nolanahi ere, enpresa zuzendaritzak egoki den baimena emateko, beharrezkoa da aldez aurretik hari idatzizko komunikazioa ematea, 24 ordu lehenago, ondokoak azalduz: jarduera zer den, non eginen den eta noiz hasiko eta bukatuko den. Azkeneko biak gero justifikatu beharko dira.

Kide batek beste kide bati orduak behin bakarrik transferitzen ahal dizkio, hau da, ezin izanen du berriz halakorik egin, eta, horretarako, enpresa zuzendaritzari idatziz emanen dio horren berri, adieraziz nori uzten dizkion, eta, ahal dela, 24 ordu lehenago gutxienez.

Ordu pilaketa hiruhilekoka bakarrik eginen da, salbu hirugarrenean (uztaila, abuztua eta iraila), hor ezin baita egin. Hala, hiruhileko bakoitzaren bukaeran, saldoa finkatu eginen da, eta, hortaz, soberakinik izanez gero ezin izanen da aplikatu. Salbuespenez, eta negoziazio kolektiboa prestatzeko bakarrik, ordezkari bakoitzak, urtarrilean, aurreko urtean erabili gabeko orduen %15 erabiltzen ahalko ditu.

Orduen pilaketa beti banakakoa izanen da.

26. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Egiten diren hutsegiteen balorazioa eta horien gainean enpresako zuzendaritzak ezarritako zehapenak beti berraztertzen ahal dira jurisdikzio eskudunaren aurrean. Hutsegite larri eta oso larriengatik zehapena jartzeko langileari idatziz jakinarazi beharko zaio eta bertan adieraziko dira data eta hura jartzeko arrazoiak. Hutsegite larri eta oso larriengatik jarritako zehapen guztien berri emanen zaie langileen ordezkariei.

Bai Enpresa Batzordeak bai enpresaren ordezkariak konpromisoa hartzen dute barne araubideko agiri bat idazteko eta adosteko, hutsegiteen eta zehapenen mailak zehazteko.

27. artikulua. Batzarrak.

Urtean bost ordu ordaindu esleitzen dira txanda bakoitzerako, batzarrak egiteko, enpresako langile interesdunei zuzenean eragiten dieten gaiei buruz bakarrik hitz egiteko. Salbuespenez, eta bere berezitasunengatik, gaueko txandak urtean ordu bat gehiago izan dezake, beharrezkoa denean, gainerako txandekin batera elkartzeko.

Batzarrak egiteko, beharrezkoa izanen da enpresa zuzendaritzari horren berri berrogeita zortzi ordu lehenago ematea (salbu gaiaren presarengatik ezin denean), honako hauek adieraziz: gai zerrenda eta legez bete beharreko gainerako inguruabarrak.

Erabakiak baliozkoak izan daitezen, erabakiak hartzen diren batzarretan bertaratuek libre eta sekretuki emanen dute botoa.

Enpresa zuzendaritza eta langileen ordezkariak ados jarriko dira batzarrek ahalik eta kalterik txikiena egin diezaioten produkzioari.

6. KAPITULUA

Beste xedapen batzuk

28. artikulua. Gaitasuna gutxitua.

Laneko istripuengatik edo lanbide eritasunengatik langileen ahalmen fisiko edo intelektualak gutxituz gero, enpresa saiatuko da beste lanpostu bat ematen, baldintza berrietarako egokiagoa, baldin enpresako osasun zerbitzuak aldeko txostena ematen badu. Kasu horretan, postu berria hartuko dute, postu berriaren kategoriarekin eta ordainsariekin.

Lanpostu hori esleitu ezin bazaio, lanpostu huts bat bete behar denean hori betetzeko lehentasuna izanen du, enpresatik kanpoko beste edozein langileren aurretik.

29. artikulua. Aldian behingo osasun azterketak.

Indarreko legerian xedatutakoarekin bat, eta Osasuneko Zaintza Zerbitzuaren arabera nahitaezkoa den periodikotasunarekin, behar diren azterketak eginen dira, lanpostu zehatz bakoitzaren protokoloen arabera.

30. artikulua. Laneko arropa.

Enpresak laneko arropa hau emanen die langileei:

–Bi galtza, bi atorra, bi kazadora eta txaleko edo trenka bat, urtean, gizonezko langileei.

–Eskalapoi eta bata pare bat, urtean, laborategiko langileei.

–Toki hezeetan edo kanpoan maiz ibili behar duten langileei bi jantzi iragazgaitz, eskularruak eta segurtasunezko gomazko oinetakoak.

–Arropa-garbitegi zerbitzua, enpresaren kontura.

Jantziak norberak erabiltzeko izanen dira, eta higatuta edo hautsita daudela egiaztatzen denean berrituko.

31. artikulua. Prestakuntza jarraitua.

Urtero, konpainiak egiten dituen prestakuntza planak aurkeztuko zaizkie langileen ordezkariei.

32. artikulua. Probaldia.

Langile sartu berrientzat honako iraupen hau izanen duen probaldia ezartzen da:

Langile ez-kualifikatuak: 3 hilabete

Teknikariak: 6 hilabete

Tituludun langileak: Urte bat

Langileak, probaldian denean, lanerako ezintasun iragankorra duenean, probaldiaren zenbaketa gelditu ahal izanen da, enpresa zuzendaritzak egoki baderitzo.

33. artikulua. Errelebo kontratua.

Hitzarmena indarraldian den bitartean, erretiro partzial egoeran diren langileek, IV. eranskinean daudenek barne, banakako eskubidea izanen dute egoera horretara pasatzeko honela:

1) Langileak Legezko Arauak ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

2) Langileak idatziz eskatu beharko dio Enpresako Zuzendaritzari, hiru hilabete lehenago, erretiro partziala hartu nahi duela.

3) Erretiro partzialean dagoen langileari urteko soldata gordinaren %85 segurtatuko dio enpresak, gehienez ere soldata garbiaren %90 arte, eta soldataren %15 bermatuko da gutxienez.

4) Soldata garbia kalkulatzeko, indarreko taulen arabera behar den atxikipen tasa aplikatuko zaio batuketa honi: Gizarte Segurantzako pentsioa gehi enpresak emandako osagarria. Betiere, kontuan hartuko da langilearen familia-egoera, agiri bidez frogatua.

5) 2011n errelebista bat mugagabeko langile bihurtuko da, eta beste bat 2012an.

34. artikulua. Lan arriskuen prebentzioa.

Bi alderdiek adosten dute postu bakoitzerako egokiak diren lantaldeak ezartzea, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak onesten duenaren arabera.

Hitzarmen honen V. eranskinean, prebentzioko ordezkariak hautatzeko baldintzak ezartzen dira.

35. artikulua. Nafarroako Lan Auzitegia.

Hitzarmen hau sinatzen duten alderdiek hitzartu dute interpretazioan eta aplikazioan sortzen diren desadostasun eta gatazka guztiak, bai taldekoak bai banakakoak, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren esku jarriko direla, bitartekotza eta adiskidetze faseetan, eta alderdiek konpromisoa hartzen dute beren borondatez aipatutako auzitegiaren arbitraje prozeduraren esanetara jartzeko ahaleginak egiteko.

Klausula hau, beraz, alderdiak Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiari atxikitzearen adierazpena da, Langileen Estatutuaren 83. artikuluak arautzen duen eraginkortasun orokorreko izaera du eta, horren ondorioz, itunak enpresa, ordezkaritza sindikala eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak epaiketara jo aitzin aipatutako auzitegiaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera. Hori horrela, ez da nahitaezkoa atxikimendu espresua eta banakakoa egitea, salbu borondatezko atxikipena eskatzen duen arbitrajean. Hori bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu baitute lan hitzarmen honen sinatzaileek.

I. ERANSKINA

2010eko soldaten taulak

HILABETEKO SOLDATA

URTEAN, GUZTIRA

ANTZINATASUN. OINARRIA

1 MAILA

A gradua

2.175,22

32.628,31

600,08

B gradua

2.143,39

32.150,85

C gradua

2.111,57

31.673,61

2 MAILA

A gradua

2.098,84

31.482,66

600,08

B gradua

2.032,02

30.480,30

C gradua

1.857,00

27.855,00

3 MAILA

A gradua

1.761,53

26.423,01

600,08

B gradua

1.697,89

25.468,38

C gradua

1.634,25

24.513,76

4 MAILA

A gradua

1.596,64

23.949,55

600,08

B gradua

1.494,24

22.413,57

C gradua

1.462,66

21.939,96

5 MAILA

A gradua

1.440,34

21.605,04

600,08

B gradua

1.408,51

21.127,66

C gradua

1.343,07

20.146,00

6 MAILA

A gradua

1.297,13

19.456,98

600,08

B gradua

1.274,86

19.122,95

C gradua

1.252,59

18.788,90

Osagarri pertsonalak:

Ainzua, Hermenegildo: 349,10 euro.

Alcalde, M.ª Isabel: 1.365,82 euro.

Esquiroz, Fco. Javier: 2.143,32 euro.

Hernandez, Fco. Javier: 2.377,93 euro.

Mostazo, Carlos: 1.194,85 euro.

Rubio, Emilio: 1.645,77 euro.

Sesma, Juán Jesús: 1.631,02 euro.

Zabalza, Ambrosio: 472,51 euro.

GUZTIRA: 11.180,30 euro.

Txandako plusa:

–Goizez: 88,88 euro.

–Arratsaldez: 122,21 euro.

–Gauez: 154,43 euro.

Orduteg. malgutasun plusa: 6,94 euro/eguna.

Onura sozialak:

–Ezkontza: 505,99 euro.

–Jaiotzen den seme/alaba bakoitzeko: 76,18 euro.

2011ko soldaten taulak

HILABETEKO

SOLDATA

URTEAN,

GUZTIRA

ANTZINATASUN.

OINARRIA

1 MAILA

A gradua

2.240,48

33.607,16

B gradua

2.207,69

33.115,38

618,09

C gradua

2.174,92

32.623,82

2 MAILA

A gradua

2.161,81

32.427,14

B gradua

2.092,98

31.394,71

618,09

C gradua

1.912,71

28.690,65

3 MAILA

A gradua

1.814,38

27.215,70

B gradua

1.748,83

26.232,43

618,09

C gradua

1.683,28

25.249,17

4 MAILA

A gradua

1.644,54

24.668,04

B gradua

1.539,07

23.085,98

618,09

C gradua

1.506,54

22.598,16

5 MAILA

A gradua

1.483,55

22.253,19

B gradua

1.450,77

21.761,49

618,09

C gradua

1.383,36

20.750,38

6 MAILA

A gradua

1.336,05

20.040,69

B gradua

1.313,11

19.696,64

618,09

C gradua

1.290,17

19.352,57

Osagarri pertsonalak:

Ainzua, Hermenegildo: 349,10 euro.

Alcalde, M.ª Isabel: 1.365,82 euro.

Esquiroz, Fco. Javier: 2.143,32 euro.

Hernandez, Fco. Javier: 2.377,93 euro.

Mostazo, Carlos: 1.194,85 euro.

Rubio, Emilio: 1.645,77 euro.

Sesma, Juán Jesús: 1.631,02 euro.

Zabalza, Ambrosio: 472,51 euro.

GUZTIRA: 11.180,30 euro.

Txandako plusa:

–Goizez: 91,55 euro.

–Arratsaldez: 125,88 euro.

–Gauez: 159,06 euro.

Orduteg. malgutasun plusa. (*) 715 euro/eguna.

Onura sozialak:

–Ezkontza: 52,117 euro.

–Jaiotzen den seme/alaba bakoitzeko: 78,46 euro.

(*) Astean zehar, enpresak proposatuta, txanda aldaketak (asteko plantillaren aldaketa) eginez gero ere ordaindu beharreko plusa. Plus hori 2011ko maiatzaren 6tik, hitzarmen hau sinatzen den egunetik, aplikatuko da.

2011ko soldaten taulak

HILABETEKO

SOLDATA

URTEAN,

GUZTIRA

AINTZINATASUN.

OINARRIA

1 MAILA

A gradua

2.274,08

34.111,26

618,09

B gradua

2.240,81

33.612,11

C gradua

2.207,54

33.113,17

2 MAILA

A gradua

2.194,24

32.913,55

618,09

B gradua

2.124,38

31.865,63

C gradua

1.941,40

29.121,01

3 MAILA

A gradua

1.841,60

27.623,94

618,09

B gradua

1.775,06

26.625,92

C gradua

1.708,53

25.627,91

4 MAILA

A gradua

1.669,20

25.038,06

618,09

B gradua

1.562,15

23.432,27

C gradua

1.529,14

22.937,13

5 MAILA

A gradua

1.505,80

22.586,99

618,09

B gradua

1.472,53

22.087,91

C gradua

1.404,11

21.061,63

6 MAILA

A gradua

1.356,09

20.341,30

618,09

B gradua

1.332,81

19.992,09

C gradua

1.309,52

19.642,86

Osagarri pertsonalak

Alcalde, M.ª Isabel: 1.365,82.

Esquiroz, Fco. Javier: 2.143,32.

Hernandez, Fco. Javier: 2.377,93.

Mostazo, Carlos: 1.194,85.

Rubio, Emilio: 1.645,77.

Sesma, Juán Jesús: 1.631,02.

GUZTIRA: 10.358,69.

Txandako plusa:.

–Goizez: 92,92 euro.

–Arratsaldez: 127,77 euro.

–Gauez: 161,45 euro.

Orduteg. malgutasun plusa (*): 7,26 euro/eguna.

Onura sozialak:

–Ezkontza: 528,99 euro.

–Jaiotzen den seme/alaba bakoitzeko: 79,64 euro.

(*) Astean zehar, enpresak proposatuta, txanda aldaketak (asteko plantillaren aldaketa) eginez gero ere ordaindu beharreko plusa. Plus hori 2011ko maiatzaren 6tik, hitzarmen hau sinatzen den egunetik, aplikatuko da.

II. ERANSKINA

Aparteko orduak

Aparteko ordu arruntak:

Ordu arrunta %75 handiturik kobratuko da.

Jaiegunetako edo gaueko aparteko orduak:

Ordu arrunta %150 handiturik kobratuko da.

Jaiegunetako eta gaueko aparteko orduak:

Ordu arrunta %200 handiturik kobratuko da.

III. ERANSKINA

Tafallako plantilla finkoa

ZK. PERTS.

DEITURA

BIGARREN DEITURA

IZENA

ERRELEBATUAK

1541

AINZUA

HUALDE

HERMENEGILDO

ERRELEBATUA

1460

ALCALDE

JIMENEZ

M. ISABEL

4158

ALONSO

GRANADO

VERONICA

2428

ARAMBILLET

GANUZA

ANGEL MARIA

2460

ARTOZQUI

IRURZUN

EVA

1468

BARACE

AYESA

FCO. JAVIER

3725

BLASCO

CABELLO

AINHOA

1550

BOSQUE

GARCIA

FCO. JAVIER

1545

BUENO

ELIZALDE

JESUS

1551

CABALLERO

COFRADES

LUIS MIGUEL

1472

DEL RIO

VAQUERO

PEDRO

1459

ESQUIROZ

ARMENDARIZ

FCO. JAVIER

2529

GARCIA

GONZALEZ

ARTURO

1467

GONZALEZ

BERMEJO

J. ANTONIO

1463

HERNANDEZ

ARMENDARIZ

FCO. JAVIER

1477

HUALDE

GORRIZ

JOSE

2401

IBANEZ

TORRES

JOSE ANGEL

1474

LIZARAZU

ARAMAYO

JESUS

1486

LOPEZ

HUALDE

JOSE VICENTE

1540

MARTINEZ

ZARATIEGUI

JUAN

ERRELEBATUA

1461

MOSTAZO

RUIZ

CARLOS

1478

MOZUN

VERGUIZAS

J. ANTONIO

1476

NOAIN

BAZTAN

JOSE JULIO

1469

OLCOZ

LORENTE

M. CARMEN

1471

OLCOZ

VERGARA

JESUS M

1475

OZCARIZ

ARDANAZ

JESUS M

1544

PERNAUT

OZCARIZ

ANGEL

ERRELEBATUA

1462

RUBIO

ESPRONCEDA

EMILIO

1485

RUBIO

TAPIZ

MARIA REYES

3568

SALINAS

ESQUIROZ

ALICIA

3879

SANCHEZ

GARCIA

EVA

1483

SEGURA

ASA

FERNANDO

1466

SESMA

PEREZ

JUAN JESUS

5569

SOLA

SOLA

JAVIER

3574

SOTA

PERNAUT

IVAN

2418

VALERO

SALVO

RICARDO

2467

ZABALZA

ARJOL

SARA

1542

ZABALZA

RIPALDA

AMBROSIO

ERRELEBATUA

IV. ERANSKINA

Erretiro partziala hartzeko Tafallako langileak
(hitzarmen kolektiboaren 33. art.)

Zk. perts.

Deitura

Bigarren deitura

Izena

Jaioteguna

Adina 2015-12-31

1460

Alcalde

Jimenez

M.ª Isabel

1955-05-14

60,7

1482

Belío

Blasco

Fco. Javier

1951-08-14

64,4

1454

Buesa

Palacio

Pedro

1954-01-13

62,-

1643

De La Presa

Diaz de Otazu

Marcial

1955-06-30

60,5

1459

Esquiroz

Armendariz

Fco. Javier

1953-10-21

62,2

1463

Hernández

Armendariz

Fco. Javier

1955-12-07

60,1

1461

Mostazo

Ruiz

Carlos

1955-08-05

60,4

1462

Rubio

Espronceda

Emilio

1955-07-04

60,5

V. ERANSKINA

Compañía de Bebidas Pepsico, S.L.ren Tafallako lantokiko hitzarmen kolektiboaren alderdi sinatzaileek adosten dute plantillako langileak prebentzioko ordezkari aukeratu ahal izatea nahiz eta langileen ordezkari ez izan.

Era berean, ezartzen da langileen ordezkariei dagokiela prebentzioko ordezkariak hautatzeko ahalmena.

Beren eginkizunak betetzeko, prebentzioko ordezkariek hilabetean 15 orduko ordu kreditua izanen dute.

VI. ERANSKINA

Tafallan, 2011ko azaroaren 9an.

AGERTU DIRA:

Alde batetik Fernando Segura, Luis Miguel Caballero eta Idoia Navarlaz jaun-andreak, langileen ordezkari diren aldetik eta Enpresa Batzordeko kide diren aldetik, eta Ramón J. Goldarazena ELAren ordezkari den aldetik

Eta, beste aldetik, Ander Maiz, Marcial De La Presa eta Rosa Martinez jaun-andreak, Compañia de Bebidas Pepsico, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz.

Bi alderdiek elkarri aitortzen diote duten ordezkaritza, eta behar diren deliberazioen ondoren:

ERABAKI DUTE

Bakar-bakarrik Lipton Portugalen lana Tafallako plantara eramaten den kasurako, 2012., 2013., 2014. eta 2015. urteetan, alderdiek erabaki dute, behar diren eztabaidak izan ondoren, Tafallako edari plantako indarreko hitzarmena, 2010-2012 aldirakoa, aldatzea, zehazki ondoko artikuluak, eta hitzarmeneko gainerako artikuluak aldatu gabe uztea.

3. artikulua. Indarraldia eta iraupena.

Erabaki da artikulu hau aldatzea, orain indarrean den hitzarmenaren indarraldia eta iraupena luzatuz; honen ondorioak 2010eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra luzatuko dira.

7. artikulua. Lanaldia, laneko araubidea eta ordutegia.

D atala;

Lerroalde hau erantsi behar da:

Asteburuan makinak geldirik direla egin beharreko presako lanak (mantentze-lana, garbiketa, kalitatea edo beste batzuk) larunbatetan eginen dira.

Halaber, produkzioaren planifikazioa dela-eta beharrezkoa denean Pet lerroa astelehenean goizeko 6:00etan abiaraztea, aurreko igandean, gauean, izan daiteke honako kolektibo hauek behar izatea: Betetzea, Prestaketa, Urak, Mantentzea, Kalitatea.

Bi kasuetan, asteko lanaldia igandetik ostegunera izanen da, eta, horretarako, egun horretarako txandako plusa ordainduko da.

Asteko lanaldia igandetik ostiralera luzatzen bada, sortutako konpentsazio eguna denboralditik kanpoko opor izanen da.

F atala;

Lehenbiziko lerroaldeari hau eranstea adostu da:

2012. urtetik eta hitzarmen hau indarrean den bitartean, enpresak eskura izanen ditu langile eta urte bakoitzeko 4 larunbat.

8. artikulua. Oporrak.

Erabaki da lehengo 8. artikuluko ondoko lerroalde hau aldatzea:

Edari freskagarrien enpresa bat, nabarmenki eta gero eta gehiago, sasoikakoa denez, 3. eranskinean daudenek bakarrik, eta baldintza hobeen errespetu gisa, izanen dute eskubidea ekainaren 1aren eta irailaren 30aren artean 15 egun natural hartzeko, 10 lanegun, atalen eta lanpostuen arabera antolatuak, halako moduz non lanaren antolaketari kalterik txikiena eginen baitzaio.

Udan aste osoka hartuko dira oporrak, astelehenetik ostiralera. Solte gelditzen diren egunak udako oporralditik kanpo hartu beharko dira.

Udako alditik kanpo, aste osoka hartuko dira oporrak, eta aste osoa ez den bat onartuko da, urteko opor guztiak hartu ahal izateko. Atalka eta lanpostuka antolatuko da, barnean direla finkoak eta aldizkako langile finkoak, eta saiakera eginen da hilabetean ahalik eta banaketa hoberena egiteko, horrela ahalik eta oporraldietako lanaldi-ordezte gehien hartzeko (enpresak konpromisoa hartzen du urte hasieran lantalde funtzional batzuk proposatzeko, oporraldien txandaketarako).

Ondoko lerroaldeak kentzea erabakitzen da:

Halaber, Tafallako festen kargura jai hartzeko eskubidea izanen dute, bi egunetan izan ezik, horietan lan egin beharko baitute.

2007. urtetik, oporretarako bi txanda ezarriko dira, modu errotatiboan hartzeko: txanda batek bi asteko oporraldia Tafallako festen ondoren, eta beste txanda 3 laguneko taldeetan zatituko da, eta horiek bi asteko oporraldia izanen dute, data hauetan banatu beharrekoak: uztaileko lehenbiziko bi asteak, uztaileko azkeneko bi asteak eta abuztuko lehenbiziko bi asteak. Txanda desberdinetako langileek oporrak elkarrekin aldatzen ahalko dituzte, betiere enpresaren baimenarekin.

14. artikulua. Hitzarmeneko oinarrizko soldata.

Artikuluko 4. puntua aldatzea erabakitzen da:

2012. urtetik aurrera, 2012. urtea barne, eta hitzarmen honek indarrean dirauen bitartean, honela ezarriko dira soldatak: %1,5eko gehikuntza aplikatuko zaie nominako kontzeptu guztiei, salbu “Ad personam” osagarriari eta antzinatasuna kalkulatzeko oinarriari. Azkeneko kontzeptu horiek ez dute ez aldaketarik ez gehikuntzarik izanen 2012-2015 aldian.

Igande gaueko txandaren plusa, 2012. urtetik aurrera eta hitzarmen honek indarrean dirauen bitartean, %25 handituko da.

31. artikulua. Prestakuntza jarraitua.

Lanalditik kanpo eginen dira prestakuntza gelan egiten diren prestakuntza ekintzak.

33. artikulua. Errelebo kontratua.

5. puntuan, honako hau sartzea erabakitzen da:

2013. urtean errelebista bat mugagabeko bihurtuko da.

Eranskina. Kontratazioa: aldizkako kontratu finkoak lanaldi osoko finko bihurtzea.

Lipton Portugalerako produkzio programako 12, 24 eta 36 hilabete iraganik, kolektibo horrek urtean egindako lanaldiak aztertuko dira, langileen ordezkariekin batera, zehazteko ea indarreko urte bakoitzean zenbat aldizkako kontratu finko bihurtu behar diren lanaldi osoko.

Bi alderdiek adierazten dute pozik daudela lortutako akordioarekin. Akordio horrek berresten du Tafallako plantako langileek duten konpromisoa eta PepsiCok bere etorkizuneko garapenean duen borondatea.

Haren indarraldia bukatutakoan, bi ordezkaritzek dei egiten dute agiri hau sinatzeko egin den eginahala balora dadin, eta akordio bat egin dadin planta honen garapena bultzatzeko eta Tafallako plantillak erakutsitako konpromisoa berresteko.

Eta hala ager dadin, akta/eranskin hau sinatzen dute, idazpuruan zehaztutako toki eta egunean.

VII. ERANSKINA

Compañía de Bebidas Pepsico, S.L. enpresaren Tafallako lantokiko hitzarmen kolektiboaren testu artikuludunari egindako zuzenketak. Sinaduren akta

5. artikulua.

Batzorde paritarioa

Hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan xedatutakoa garatzeko, jasota gelditzen da Batzorde Paritarioa bilera gelan elkartuko dela (enpresaren I. helbidean), alderdietako batek dei egiten duen aldiro, hitzarmen honen artikuluen interpretazioak argitzeko, edo, lanbide sailkapenaren kontuak argitzeko, eta deialdia egin eta bi asteko epean egin beharko da bilera, salbu kideek epe luzeago bat adosten badute. Batzordea bildurik, hilabeteko epean baterako ebazpenik lortzen ez bada, horretarako deitutako lehen bileratik, batzordeak desadostasuna Nafarroako Lan Auzitegiaren menpe utziko du, hitzarmen kolektibo honen 35. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Ondorio horietarako, hitzarmen kolektibo honen alderdi sinatzaileek berariaz adierazten dute konpromisoa dutela honako printzipio hauetan oinarritutako lan harremana erdiesteko: tolerantzia, errespetua, elkarrizketa eta hitzarmen kolektibo honetan itundutako konpromisoa biek betetzea.

Iragarkiaren kodea: F1403354