62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

2013ko urriaren 24ko Alkatearen 225/2013 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

225/2013 Ebazpena, urriaren 24koa, Berako alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik, bizilagun batzuk euren etxean bizi ez direnez behean aipatzen diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia:

–Ileana Lacramioara Tivadar.

–Razvan Ionut Tivadar.

–Raisa Ioana Tivadar.

–Renata Parreira Da Silva.

–Daniel Filipe Parreira Paulino.

–Nino Jose Salgueiro Paulino.

–Joao Silva Quinino.

Kontutan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1) Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonei ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2) Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean, baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela jakinaraztea interesdunei. Azken kasu honetan, egoki juzkatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

3) Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2014ko martxoaren 12an.–Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1404375