62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen otsailaren 11ko 26/2014 ebazpena jakinarazi ahal izan ez zaionez Izarren Hautsa S.L.–ri, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

“26/2014 Ebazpena, otsailaren 11koa, Berako Udaleko alkateak emana, Promociones Tablajerobaita S.L.ri A-292 unitatean garajeak egiteko jarduera sailkatua eta obra baimena iraungitzea adierazteko espedientea irekitzen duena.

Udaleko alkatearen irailaren 24ko 206/2007 Ebazpenaren bitartez, jarduera baimena eman zitzaion Izarren Hautsa S.L.ri garajeen jarduerarako.

Ondoren, 2008ko otsailaren 28an Tokiko Gobernu Batzarrak eginiko bilkuran, A-292n (3. p., 292 l.) bi bizitzako etxea eta 19 garaje egiteko obra baimena eman zitzaion Izarren Hautsa S.L.ri.

Lizentzia horren titulartasuna Izarren Hautsa S.L.tik Promociones Tablajerobaita S.L.ra pasatu zen 2008ko ekainaren 3an (sarrera erregistroko 2008/0001313 zbkia.) interesdunek aurkeztutako idatziaren bitartez.

Gainera, Promociones Tablajerobaita S.L.k A-292 Unitatean (3. p., 292 l.) lau etxebizitza egiteko proiektua aurkeztu zuen 2011ko martxoaren 10ean (sarrera erregistroko 536. zbkia.).

Kontuan hartuz, jarduera lizentzia eman eta bi urtera dagokion jarduerari ekin ez bazaio iraungitzen dela eta, obrei dagokienez, hauek hasteko urte bateko epea zutela eta bukatzeko hiru urte.

Ikusirik garajeen jarduerari ez diotela ekin eta obrak ez direla oraindik hasi eta, beraz, epe horiek ez direla bete.

Hirigintzari eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legearen 194. artikuluari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1) Izarren Hautsa S.L.ri 2007ko irailaren 24an emandako jarduera lizentzia, garajeetarako, iraungi dela adierazteko espedientea hastea.

2) 2008ko otsailaren 28an A-292 unitatean 19 garaje egiteko Izarren Hautsa S.L.ri emandako obra lizentzia (ondoren Promociones Tablajerobaita S.L.ri pasatua) iraungi dela adierazteko espedientea hastea.

3) Interesdunei 15 eguneko entzunaldi epea ematea, nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hauxe jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.”

Beran, 2014ko martxoaren 24an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1404357