62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

111E/2014 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Beriaingo Hegoaldeko Morea industrialdeko 61. nabean kimika xeheko produktuen ekoizpen planta eta ikerketa zentroa egiteko proiektuak ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren tramiterik ez duela behar erabakitzen duena. Bioaz 14, S.L.k sustatu du proiektua.

2014ko otsailaren 24an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.

Proiektatutako jarduera nagusia substantzia kimikoen ekoizpena da, biodieseletik edo landare oliotik lortuta.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen den proiektua azterturik, proiektuaren hedadura eta ezaugarriak, kokalekua, industrialdeko nabe batean, eta izan dezakeen eragina (3C eranskinean ezarritakoari jarraikiz) kontuan harturik, txosten batean ezarri da ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egitea, ez baitago neurri zuzentzaile handiak behar dituen ingurumen eragin garrantzizkorik.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina azterturik, espedienteko txostenak ikusita, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Beriaingo Hegoaldeko Morea industrialdeko 61. nabean kimika xeheko produktuen ekoizpen planta eta ikerketa zentroa egiteko proiektuak ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Proiektu hori Bioaz 14, S.L.k sustatu du eta, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4A eranskinean sartuta dago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Beriaingo Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko martxoaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1403585