62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 945/2013 prozedura

Natividad Arregui Urizar andrea, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: José Manuel Fernández Álvarez jaunak eskatuta, Aplicaciones Marítimas y Terrestres, S.L.ren, Electromecanicas San Juan Sdad. Coop.-ren eta Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.ren kontra kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 945/2013 kaleratze autoetan, ondokoa eman da:

Autoa:

Hori erabakitzen duen magistratua: Carlos Tulio Rodríguez Madridejos Murcia.

Donostian, 2014ko otsailaren 28an.

Xedapen zatia:

1.–Erabaki da prozedura honetan 2014ko otsailaren 20an emandako epaia aldatzea, ondotik zehazten den moduan:

–Zuzenbideko seigarren oinarriko antzinatasun data zuzentzea, hori 2001eko azaroaren 1a baita, bai eta auzi-jartzailearen eskubidezkoa den kalte-ordainaren zenbatekoa ere, iraungitzea hautatzen badu, hori 47.996,95 euro baita.

Ebazpen hau erants bekio dagokion liburuari eta eraman bedi lekukotza auto nagusietara.

Eta Aplicaciones Marítimas y Terrestres, S.L.ri, Electromecánicas San Juan Sdad. Coop.-i eta Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Donostian, 2014ko otsailaren 28an.–Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1403736