62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 945/2013 prozedura

Natividad Arregui Urizar andrea, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: José Manuel Fernández Álvarez jaunak eskatuta, Aplicaciones Marítimas y Terrestres, S.L.ren, Electromecanicas San Juan Sdad. Coop.-ren eta Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.ren kontra kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 945/2013 kaleratze autoetan, ondokoa eman da:

63/2014 epaia.

Donostian, 2014ko otsailaren 20an.

Carlos Tulio Rodríguez-Madridejos Murcia jaunak, Gipuzkoako Lan Arloko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan kaleratzea dela-eta bideratu diren 945/2013 autoak aztertu ditu. Auzian aritu dira, alderdi demandatzaile gisa, José Manuel Fernández Álvarez jauna, Illarreta legelari jaunak lagundua, eta alderdi demandatzaile gisa, berriz, Aplicaciones Marítimas y Terrestres, S.L., Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L., Electromecánicas San Juan Sociedad Cooperativa eta Soldatak Bermatzeko Funtsa, judizioan agertu ez direnak. Ondokoa kontuan hartuta,

Epaitza:

Baiesten dut José Manuel Fernández Álvarez jaunak Aplicaciones Marítimas y Terrestres, S.L., Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L. eta Electromecánicas San Juan Sociedad Cooperativa enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut bidegabe dela Aplicaciones Marítimas y Terrestres, S.L. enpresa demandatukideak hartutako erabakia, alderdi demandatzailearen lan kontratua iraungitzekoa, ondorioak 2013ko irailaren 4tik aurrera izanik, eta alderdiek deklarazio horri men egin behar diote. Enpresa demandatua kondenatzen dut langilea berriro hartzera, kaleratu aurretik zituen baldintza berberetan, kaleratzearen egunetik (2013ko irailaren 4tik aurrera) langilea benetan onartzen den egunera arte sorrarazitako tramitazio soldatak ordainduta (87,67 euro eguneko), beste lan batean jaso ahal izan duena kenduta, edota, bestela, lan harremana iraungitzat hartuta, 5.896,07 euroko kalte-ordaina ordaintzera langile demandatzaileari. Gainerako enpresa demandatukideak kondenatzen ditut batera eta solidarioki kalte-ordain hori ordaintzera.

Soldatak Bermatzeko Funtsa zenbateko horien ordainketaren erantzulea izanen da, Langileen Estatutuaren 33. artikuluan aurreikusi bezala.

Aurreko paragrafoko aukera idatziz edo epaitegi honetako idazkaritzara joanez egin beharko da, bost eguneko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, ezertan galarazi gabe haren kontra jar daitekeen errekurtsoa. Aukera egin ezean, ulertuko da demandatuak langilea berriz hartzea hautatu duela.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean iragarri behar dute errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz.

Alderdi kondenatuak, errekurtsoa jarri ahal izateko, kondenaren diru kopurua sartu behar du epaitegi honek Banesto bankuan duen 1.853 kontuan, eta baldintza hori bete ezean errekurtsoa ez da iragarritzat joko. Horretatik bereiz 300 euro sartu beharko ditu Banestoko kontu berean, eta diru sarrera hori frogatzeko gordekinean, espediente zenbakiaren aurrean, “65” digituak jarriko ditu (prozedura identifikatzeko kodea).

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Aplicaciones Marítimas y Terrestres, S.L.ri, Electromecánicas San Juan Sdad. Coop.-i eta Sanaguirre Servicios Auxiliares, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Donostian, 2014ko otsailaren 24an.–Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1403603