62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 56/2013 prozedura

María Asunción Hernández Jiménez andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Organo judizial honetan prozedura arrunteko autoak bideratu dira, Emma Caballero Urchagak eskaturik, Enginyeria e Installacions Magva, S.L.ren aurka, eta horietan ebazpena eman da 2013ko irailaren 16an. Hona hemen, hitzez hitz:

120/2013 epaia.

Tuteran, 2013ko irailaren 16an.

Octavio Tobajas Galvez jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 56/2013 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Emma Caballero Urchaga andreak sustatu du, Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak ordezkatuta eta Celia Rincon Saenz legelari andreak lagunduta, Enginyeria e Installacions Magvaren aurka, jabaria deklaratzeko akzio batengatik.

Epaitza: baiesten dut Enma Caballero Urchaga andreak Enginyeria e Installacions Magva, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta:

Alderdiek 2011ko urtarrilaren 11n sinatu zuten kontratua suntsiarazitzat jotzen dut, eta burututako obra alderdi demandatzailearen esku geratzen da.

Alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 3.005,06 euro ordaintzera.

Alderdi demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal dela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eginen da jarduketei eransteko.

Eta Enginyeria e Installacions Magva, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko irailaren 24an.–Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1403789