62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 660/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 660/2013 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Adil Zamanei/Bar Nandori legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta judiziora ager dadin 2014ko apirilaren 30ean, 11:20an, 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4-1. solairua).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko martxoaren 6an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1403668