62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1307/2013-JM prozedura arrunta

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1307/2013 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Anzaque, S.L.ri jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da adiskidetze-ekitaldia 2014ko maiatzaren 20ko 11:40an eginen dela epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2014ko maiatzaren 20ko 11:45ean adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko martxoaren 11n.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1403735