62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1478/2013 prozedura arrunta

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0001478/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Exclusivas Noain, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko martxoaren 6an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1403647