62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 159/2013 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Blanca Esther Coronado Montoyak eskaturik Dapp Publicaciones Jurídicas S.L.ren aurka bideratu den 159/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkante bidez:

Ondasuna edo ondasun lotea: 5392 DVZ matrikula duen ibilgailua, Alfa Romeo markakoa, 159 1.9 JTS modeloa.

Gordeta dagoen tokia: Nafarroako Gobernuaren ibilgailu biltegia.

Balorazioa: 6.900 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko apirilaren 29a, 09:30ean, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegian, Justizia Jauregiko lehen solairuan (San Roque kalea, z.g.).

Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 3158 0000 64 0159 13 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

3. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, horretarako dirurik jarri behar izan gabe.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1404417